Borrar
Markel Hernández Pérez, elkarrizketa batean.
«Gogoko nukeena baino konpromiso politiko gehiagorekin idazten dut»
Markel Hernández Pérez, antzerkigilea

«Gogoko nukeena baino konpromiso politiko gehiagorekin idazten dut»

Territorios ·

Batez ere antzerkigintzan aritu da, baina baita ipuingintzan eta poesian ere. Gainera, literatura-sortzaileaz gain, literatura-kritikaria ere bada

Aiora Sampedro

Viernes, 3 de noviembre 2023, 21:49

Idazle eklektikoa dugu Markel Hernández (Arrigorriaga, 1997). Antzerkigintzan aritu izan da nagusiki, baina ipuingintzan eta poesian ('Restos arqueológicos', Isla Elefante argitaletxean) ere ezagutu dizkiogu lanak, euskaraz zein gaztelaniaz, eta literatura egile izateaz gain, literatura kritikari ere bada, Granadako Unibertsitatean Espainiako antzerkigintzaren inguruan idazten diharduen doktore-tesiaren kariaz. Bikoiztasunean bizi da, beraz, egile bizkaitarra eta kondizio horrek eragiten dizkion gatazken inguruan hitz egin dugu berarekin.

-Bizi izan zaren hiri guztietan (Bilbon, Salamancan, Granadan) libururen bat argitaratu edo antzezlanen bat sortu duzu. Eta haiei poemak eskaini ere bai. Zein garrantzia esango zenuke dutela lekuek zure idazkeran?

-Bizi izan garen lekuek edonola gure burua eratzen digute atea zabalik utziz gero. Nire barnean beti daramatzat Bilboko mendiak, euriak eta itsasadarreko ibilaldiak; baita Salamancako negu hotza ere, mikro irekiak, Villamayorreko harri horizko unibertsitatean ikasi dudan guztia; eta baita Alhambrako basoa eta jauregi nazariak, Albaycín edo Sacromonte auzoetako etxe zurien arrastiak eta olerki ekitaldiak ere. Baina lekuen gainetik, bertan bizi direnek are zoriontsuago bihurtu naute, haien aztarna nigan utziz: familia, lagunak, kideak. Hiriek batzen gaituzte, baina gure eskuetan dago haietaz profitatzea.

-Zure ekoizpen nagusia gaztelaniaz argitaratzen bada ere, Liberoamerikako idazle gazteen bilduman badago zure testurik euskaraz. Gehienbat euskaraz argitaratzen duten idazleekiko harremana sendotzeko balio izan dizula esango zenuke?

-Lehen euskaraz gehiago idazten nuen, baina beti harreman gatazkatsua izan dut hizkuntzarekin. Zerbait trabatzen zitzaidan. Liberoamerikako poesia bilduman parte hartzeko aukera izateak hainbat ahots berri ezezagun aurkitzeko balio izan zidan. Iosune de Goñi, Leire Alonso eta Ane Garcia argitaratzaileei eskertu behar diegu euskal idazle gazteen bilduma hain bikaina izatea. Tamalez, argitaletxearen proiektua bukatu zen.

-Zenbatean da garrantzitsua zu bezalako idazle ekletiko batentzat beste ekoizle batzuekiko harremana?

-Idazleak ezagutzeak eta haiekin harremanetan egoteak beti inspiratzen du norbera. Poeta eta antzerkilari handiak topatu ditut, irakurle gisa estimatzen nituenak, eta orain lagunak bihurtu dira. Sinergiak hazten laguntzen du, idazteak izan ohi duen bakardadea murritz dezakegu begiradak, irakurketak, testuak, kezkak edo garagardoa partekatuz, literaturari buruz txintik ere hitz egin gabe. Gainera, kontaktu sareak ezartzeak hiriko kultura sustatzeko balio du.

-Kritikoak idazle frustratuak direla esan ohi bada ere, zuk bi alderdiak uztartzen dituzu. Zein modutan eragiten dizu idazketan ikerketa egiteak? Eta alderantziz?

-Kritika literarioa idaztearen estiloa desberdina da, beste sormen mota bat behar du, jasankortasuna, objektibotasun nabarmena eta hizkuntz zehatza. Nik bi maskara izan ohi ditut, akademikoa eta literarioa: bata goizerako, bestea arratsalderako. Baina batzuetan saihetsezina da estiloak elkarren artean kutsatzea, on edo txarrerako. Ikerketari esker, antzezlan testu bitxiak aurkitu ditut; baina, batez ere, ikerketak nire testu literarioak sortzeko askatasuna ematen dit, ofiziala ez den lan bat egiteko denbora librea. Bestalde, nire bizitzan zehar idatzi izanak, asko lagundu dit ikerketa egiteko, orrialde zuria garaitzen eta testu akademikoak ekoizten (zenbaitetan hizkuntz poetiko pitin bat izan arren).

-Zure doktore-tesian gaztelaniazko antzerkigintzan konpromiso politikoak duen agerpena aztertzen duzula aipatu izan duzu. Zenbateraino esango zenuke dela konpromiso politikoa ardura bat zure idazketan, prekarietateaz, LGTB+ bizitzez… idazten duzunean?

-Gogoko nukeena baino konpromiso gehiagorekin idazten dut. 'Klik' egiten didaten gauzarik ohikoenak (hau da, ideia batera eramaten nautenak) errealitatean objektu kaltetuak dira: bortxakeriak, historiako bidegabekeriak, sistema barneko ahaztuak, hondamen ekologikoak, harremanetako indarkeria-praktikak... Orain, antzerki ekologiko bat idazten ari naiz: naturarekin dugun harreman axolagabe bera gure artean izango bagenu, nola harremanduko ginatekeen hasunartzen duena. Arteak ezin dezake mundua aldatu, baina pertsonen barnean aldaketa txikiak sor ditzake. Zerbaiten inguruan hitz eginaraztea lorpen handia da, baina lehenik piezak estetikoki funtzionatu behar du.

-Euskal idazle berrien artean ez da ohikoa antzerkigintzan ekitea. Baduzu horren zergatiaren susmorik? Zein izan dira zuretzako zailtasunak?

-Antzerkiaren mundua ez da erraza. Prekarietate handian bizi diren kide asko ezagutzen ditut, edota beste lan bat o batzuk dituztenak aldi berean: irakaskuntza, kultura kudeaketa, gidoigintza, ikerketa... Nik antzerkia idatz dezaket diru-laguntzei, literatura sariei eta deialdi publikoei esker. Zailtasun handiena antzerkigile periferikoa izatea da: sortzeko hainbat aukera daude Madrilen, Bartzelonan edo Sevillan (nahiz eta lehiakortasun handiagoa egon), eta gainontzeko hiri guztietan traba administratiboak daude; ez erraztasunak. Benetan behar da Madrilen antzerki gehiago? Egiaz beharrezkoagoa da, nire ustez, probintzietako hiri periferikoetan eta herri handi eta txikietan. Jendea kultura gehiagoren irrikan dago eta bihotzez eskertzen du. Baina ez dago babes instituzionalik konpainiak antzerki zirkuituetan sartu ahal izateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Gogoko nukeena baino konpromiso politiko gehiagorekin idazten dut»