Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 6 de julio 2021, 22:45
'Gogoan dut' Aritz Galagarra euskal idazlearen oroitzapen musikatu berriak dira. Izan ere, gipuzkoarra azken urteotan burura zetozkion oroitzapenak paper-txataletan idazten aritu da. Hala, Galarraga oharkabetu egin zen lanketa literariook liburu batean uztartu zitzakeela. Lan hauxe Pamiela argitaletxearekin elkarlanean burutu du. Bertan orotara 1.400 oroitzapen inguru bildu ditu.
Hondarribitarrak Joe Brainard idazle estatubatuarraren 'I remember' eta Joseba Sarrionandiaren 'Akordatzen' liburuak hartu ditu aintzat obra hauxe lantzerako orduan. Bere esanetan: «Oroitzapen liburu bat da, eta, hauxe banan bana antolatuta dago, denek egitura bebera aurkezten dutelarik».
Liburu honen bidez euskal belaunaldi oso baten argazkia mahaigaineratu nahi izan du hor nonbait, 40 urte inguru dituzten euskal herritarrena, hain zuzen ere. Galagarrak dioenez, oroitzapen guztiak bere memoriak prozesatu dituen gisara daude aurkeztuta.
Idazleak hiru errezitaldi musikaturen bidez emango du ezagutzera jendartean liburua. Hondarribiko Kasino Zaharrean eskainiko du uztailaren 8an, 19.00etan. Hurrengo egunean, Hendaiako Borderline Fabrikan izango da, 18:00etan, eta hilaren 10ean Irungo Amaia Kultur Zentroan goizeko 12.00etan. Galagarrarekin batera Ibon Rodriguezek musikaz girotuko ditu emanaldiok.
Aritz Galarraga, idazle, literaturako irakasle eta kritikari euskalduna dagu, gaur egun Katalunian bizi dena. Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Literatura kritika ugari idatzi ditu euskaraz, eta, baita lanak euskarara itzuli ere. Era berean, zutabegile eta kolaboratzaile gisa ibilitakoa da euskarazko prentsan, batez ere, hala nola, Argia, Berrian, Deian edota Erlean. Gainera, irakasle izandakoa da zenbait unibertsitatetan: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Bartzelonako Uniberstitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean, tarteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.