

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 24 de junio 2020, 20:45
Euskal Telebistako 'Go!azen' telesail arrakastatsuak castinga bukatu berri du eta denboraldi berriko grabaketei ekingo die astelehenean Donostian. Ekainaren 29an hasi eta irailaren 4ra arte, filmaketak 10 astez luzatuko dira, eta aktore gazteak Donostia eta Azpeitia artean ibiliko dira lanean.
EiTBko iturren arabera, denboraldi berri honetan hiru aktore gazte berrik parte hartuko dute: Aitziber Errazkin zarauztarra Enara izango da; Nerea Elizalde bilbotarrak Garazi pertsonaiaren rola jokatuko du, eta Ander Lacalle donostiarrak Lukenen papera antzeztuko du. Gainera, hiru langile berri izango dituzte aurten Basakabi udalekuetan: Maria Cruickshank antzezlea ingeles irakasle berria izango da; Markel Aranburu, Asier Burguete aktoreak antzeztutako pertsonaia, Basakabira itzuliko da, oraingo honetan bekadun moduan, eta Aitor, Endika Zamalloa aktoreak jokatuko duen langilea, egoitzako mantentze lanetaz arduratuko da. Endika Zamalloa izango da Down sindromedun lehen aktorea 'Go!azen' telesailean.
Bestalde, aurreko denboraldian saioan parte hartu zuten aktore gehienak izango ditugu kamera aurrean denboraldi berrian ere: Lorea Intxausti (June), Esti Lopez (Eider), Dánae Riaño (Maddi), Maria Redondo (Zuri), Markel Sanz (Danel), Xanti Korkostegi (Igor), Nikola Zalduegi (Eneko), Itziar Urretabizkaia (Amaia) eta Karmele Larrinaga (Begoña).
Aurtengo berezitasun nagusietako bat telesailaren interaktibitatea izango da. Era horretan, telesaileko APPa daukaten ikusleek pertsonaiek fikzioan egiten dituzten argazki eta bideoak jaso ahal izango dituzte denbora errealean. Gainera, telesailean abestiak entzungo diren unean, karaokeko letra ere jasoko dute APPean bertan. Telebistan zuzeneko emisioak jarraitzen dituzten ikusleak saritu nahi ditu horrela telesailak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.