![Goazen Bizkaia](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201807/03/media/cortadas/renta-k91F-U60240296487BjB-624x385@El%20Correo.jpg)
![Goazen Bizkaia](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201807/03/media/cortadas/renta-k91F-U60240296487BjB-624x385@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Urteroko betebeharren artean Errenta aitorpenarekin lotutakoa da bertigo gehien ematen duenetakoa. Askok aurretiaz dakite zer dagokien, baina beste hainbatek balantze aldakorragoa izaten dute. Ogasunarekin kontuak kitatzea oinarrizkoa da hiritartasun arduratsua edukiz betetzeko, jaso eta ematea dagokien oreka puntuan egokitzeko. Elkartasuna eta ongizate soziala estu lotuta doazelako, eta erakundeen zorroztasuna eta gardentasuna horien osagarri direlako. Ez dago gizarteak trinkotzen dituen miraririk, aberastasunaren sorrerak eta osteko ahalik eta banaketa bidezkoenak ahalbidetzen dute hori.
Errentaren kanpaina amaitu berri da. Orotara 580.000tik gora aitorpen aurkeztu dituzte bizkaitarrek horrek iraun duen 43 lanegunetan. Azken hiru egunetako sarrera-irteeren faltan, Ogasunak 375 milioi euro itzuli eta 280 milioi jaso ditu. Hala, likidazioen %65 itzultzekoak izan dira. Hauen batezbestekoa 989 eurotan geratu da; eta ordaindu behar izan dutenena, aldiz, 1.399tan. Lehen balantzea da honakoa, egunotan aurreratutakoa.
Aldundiaren eta herritarren arteko harremana guztiz intentsiboa izan da bi hilabeteotan, kanpainaren garrantziaren seinale. Hala, hamaikatxo zalantza argitu dituzte zergapekoek euren esku jarritakoen bitartez: telefono bidezko 140.000 kontsulta agenteen bidez erantzun dira eta 31.000 sistema automatikoa baliatuta, beste 45.000 bulegoetan aurrez aurre, eta propio osatutako webguneak 570.000 bisita izan ditu.
Bizkaikoa gizarte aurreratua da, baita zergekin lotutakoetan ere. Iruzurrari aurre egin eta eskubideak zein betebeharrak egunerokora eramaterakoan. Errentarena eskema horren baitako osagai funtsezkoetakoa da, zutabe direnetakoa. Eta hurbiltasunaren balio erantsiak, norberak bide ezberdinetatik jartzen duenak ostean gizarte osoari emandakoaren pertzepzio zuzenak, mesede egiten dio sistemaren eraginkortasunari, guztion onerako.
Aurtengoak eman du zegokiona. Lehen datuek aurreikuspenak bete direla islatzen dute. Bizkaia guztiok egiten dugula dioen hori ez da esaldi borobil hutsala, marketinerako baliatzen direnetakoa. Errealitatearekin bat datorrelako, herritarren maila guztietako hainbat konpromisoren eta erakundeen jardunaren isla delako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.