Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Gaur egun 1.000 eta 1.500 adreilu inguru ekoiztu ditzake enpresak egunean. GJENGE.CO.KE
Gjenge Makers, plastikozko hondakinak kaleko galtzada bihurtzen dituen enpresa

Gjenge Makers, plastikozko hondakinak kaleko galtzada bihurtzen dituen enpresa

Nzambi Matee gazte nairobiarrak plastikoa birziklatzeaz gain, berrerabiltzea lortu du, kaleak estaltzeko adreiluak ekoitziz plastikozko soberakinekin

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 19 de febrero 2021, 23:36

Gjenge Makers plastikozko hondakinak kaleko galtzada bihurtzen dituen enpresa da. Nzambi Matee gazte nairobiarrak plastikoa birziklatzeaz gain, berrerabiltzea lortu du, kaleak estaltzeko adreiluak ekoitziz plastikozko soberakinekin. Hortaz, teknika berezi eta konplexu bat baliatuz, plastikozko poltsa, edukiontzi eta hondakinak galtzada bilakatzea lortu du.

Matee erakunde hau martxan jarri baino lehen, datu aztertzaile eta ingeniari bezala ibili izan zen lanean petrolio industrian. Baina, Nairobiko (Kenia) espaloietan zeuden plastiko hondakin ikaragarriek honi irtenbide bat bilatzeko erronkan abiatu zuen. Hala, bere amaren etxe atzeko patioan laborategi txiki bat atondu zuen, eta, bertan aztertzen hasi zen, plastiko konbinaketa ezberdinak frogatuz, hondakinetatik abiatuta adreiluak sortzea lortu zuen arte.

Hortik eta denbora batera, Colorado Boulder Unibertsitatean beka bat lortu zuen laborategian ikertzen jarraitzeko. Beka horri esker plastiko-adreiluak sortzeko makina bat garatzeko kapaza izan zen. Adreiluok egiteko bi material erabiltzen ditu: plastikoa eta hondarra.

Plastikoz ekoitzitako galtzada horiek hormigoia baino iraunkorragoak dira. Plastikook fabrika eta birziklatze zentroetatik hartzen ditu, horietako askotan doan eskuratzen dituelarik. Horrek horiek produzitzerako orduan kostuak murrizteko parada ematen dio, saltzerako orduan prezio erakargarri bat eskaintzeko aukera izanez.

Aurkezten duten iraunkortasun ikaragarriaz gain, adreiluok ohikoen erdia pisatzen dute, euren garraioa erraztu eta instalazioa azkartzen dutelarik. Gaur egun 1.000 eta 1.500 adreilu inguru ekoiztu ditzake enpresak egunean. Mateek urteek aurrera egin ahala haztea eta Afrika osora hedatzea du erronkatzat. Momentuz 20 tona plastiko baino gehiago birziklatu dituzte, komunitatean, 112 lanpostu sortzeko aukera izan dutelarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gjenge Makers, plastikozko hondakinak kaleko galtzada bihurtzen dituen enpresa