Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Viernes, 24 de enero 2020, 22:02
Zure bikotekidearekin ezkontzerik nahi ez baldin baduzu, milaka aukera dauzkazu jakinarazteko. Aurrera pausu handi bat da ezkontzearena, eta zure burua horretarako prest ikusten ez baldin baduzu, hobe da beste pertsonarekin hitz egin eta sentimenduak argi uztea. Komunikazioa oso garrantzitsua da bikotekideen artean, nahiz eta batzuetan, ez den erraza.
Halere, badaude hitzak erabili beharrean ekintzak edota bestelako estrategiak erabiltzen dituztenak aldaretik pasatzea ekiditzeko. Horren adibide da istorio honen protagonista. Txinatar gizon arrunt bat da, Chen jauna bezala ezaguna dena, eta lapurreta bat antolatu zuen bere emaztegaiarekin ez ezkontzeko.
'LAD Bible' aldizkariak kontatzen duenez, Chen jaunak pentsatu zuen lapurretan atxilotzen baldin bazuten, bikotea haserretu egingo zela, eta, ondorioz, ezkontza bertan behera geratuko zela. Horrela beraz, eta bi aldiz pentsatu gabe, Shanghai hiriko dantza eskola batean sartu zen eta bluetooth bidezko bozgorailu bat ostu zuen.
Egun berean atxilotu zuen bertako poliziak, 260 euro balio zituen gailua lapurtzeagatik. Poliziak, haatik, ez zuen espero gizonaren aitortza: «Nire neskalaguna eta ni ezkontzera goaz, baina nik ez dut nahi. Banekien atxilotu egingo ninduzuela, baina ez nuen hain arin espero», esan zuen. Erantzun honen aurrean, zur eta lur geratu ziren poliziak, halere, atxilotuta eraman zuten.
Gauzak horrela, oraindik ikusteko dago emaztegaiak ezkontza bertan behera utziko ote duen, bai lapurretan aritzeagatik, edo horrelako estrategia tamalgarria erabiltzeagatik. Halere, eta gertatutakoari erreparatuz, badirudi bikote honen etorizuna ez dela oso argia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.