Joan den ostegunean, EBko estatu handienetako buruzagiak Kieven izan ziren. Scholz kantziler alemana, Macron presidente frantsesa eta Draghi lehen ministro italiarra elkarrekin joan ziren ukraniar hiriburura. Han, Zelenski presidentearekin bildu ziren, eta hitza eman zioten Ukraina EBn sartzeko atea zabalduko zutela. Azken egunotan, Europar Batzordeak eta EBko kanpo-arazoetako ministroek konpromiso hori berretsi egin dute, baina erantsi dute Ukrainak sakoneko erreformak egin beharko dituela. Europar klubean sartzeko ezarritako listoia altua da.
Publicidad
Aipatu hiru buruzagiek Zelenskirekin egin zuten argazki ofizialean gizon altu bezain ezezagun bat agertzen zen. Nor zen? Klaus Iohannis, Errumaniako presidentea. Bera ere egon zen bileran, nahiz eta Kievera ailegatzeko ez zuen trena partekatu beste hirurekin. Kazetarientzat bere presentziak ez zuen garrantzirik, EBko estatu pobreenetakoa delako, segur aski. EBn gehien agintzen dutenak BPG handiena duten estatuak dira. Alabaina, honako ñabardura oso inportante hau azpimarratu behar da: erabaki garrantzitsuenetarako guztien adostasuna behar da, besteak beste EBn estatu berriak amititzeko. Gau luzeetan hartzen diren erabaki potoloetan estatu ahaltsuenek presio-biderik badute, nagusiki diru-laguntzak, baina erabaki horiek aho batez hartu behar izatea hor dago, eta hori aldatzen ez den bitartean EBk ez du nabarmen aurrera egingo. Aurrerapauso handiak ematea da, hain zuzen, Historiaren garai larri honek eskatzen duena. Egungo 27 estatuei beste zenbait eransten bazaizkie datozen urteetan (zain dauden seiak gehi Ukraina, Moldavia eta Georgia) behar-beharrezkoa izango da barne jarduera-erregelak aldatzea.
EBko estatu gehienetako buruzagiek gerra lehenbailehen amaitzea nahiko lukete, arrazoi desberdinengatik. Une honetan, Errusiak Ukrainaren ekialdeko eta hegoaldeko erregio batzuk okupatuta ditu, eta Putinek ez luke seguruenik onartuko leku horietatik alde egitea exijituko liokeen bake-akordiorik. Ez dirudi, bestetik, Ukrainako gobernua lurralde-lagatze horiek onartzeko prest dagoenik, ez behintzat AEB eta Erresuma Batuaren apoio erabatekoa eta sendoa duen bitartean. EBk erronka izugarria du aurrean: mundua arrisku handien mehatxu pean dagoen honetan bere autonomia estrategikoa lortzea, Errusia eta AEBren arteko sandwich efektua saihestuz. Macron eta Scholz politikoki ahul daude, Johnson britainiarrak pirata kapela jantzi du Brexitaren akordioak hausteko, eta Europa, mitologia grekora jotzen badugu, Europa da, ez Herkules.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.