Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma Rodriguez-Miñambres
Viernes, 14 de octubre 2022, 19:23
Hiru urte igaro dira Anjel Lertxundik azken saiakera lana plazaratu zuenetik. Hainbeste estimatzen duen genero horren beste obra batekin datorkigu aurten, hiru ataletan banatua ('Desertuan behatxuloa', 'Ongi etorria eta agurra leiho beretik' eta 'Axola zaigun guztia ez da guztia') eta Flauberten aipu honekin irekitzen dena: «Ni naizena naiz, aldi berean desertu, bidaiari eta gamelu».
Lertxundik munduaz eta bizitzaz pentsatzen aurkezten du bere burua mundua konprenitu nahian. Hartara, bizialdiaren azken etapan dagoenaren pentsakizunak eta pasarte biografikoak bidera ateratzen zaizkigu orrialdeetan zehar. Idazle-bokazioa agerian, nahiz eta nekeak ere ematen dizkion, hainbat gai hartzen ditu hizpide gogoeta interesgarriak irakurleokin partekatzeko: kexaren kultura, naturaren suntsiketa, politika, pandemiaren negazionistak, hizkuntza, artea eta hainbat pentsalari zein idazleren izenak azaltzen dira (Erasmo, Zweig eta Adorno, besteak beste), gizatasunaren adierazgarri, etika eta onestasunaren beharra aldarrikatzen, iradokitzen baita obra honetan.
Anjel Lertxundi Alberdania. 224 orr. 18,40 euro
Gai batetik bestera saiakeraren ohiko jauziak daude, egileak oso modu zaluan uztartzen dituenak. Zintzotasun ariketa bat burutu duela esan liteke, eta 'sukalderaino' eramaten gaituela, bere indarguneak, ahulguneak erakutsiz. Hau da, ez dago autorearen adimenetik kanpo geratzen den konturik. Izan ere, bukaerako 'post scriptum'ean Ukrainako gerrari buruz dihardu bere etsipena agerian utziz.
Bizitzaren osotasuna eta gizatasunaren ulermen kritikoa eskaintzen du Lertxundik. Gozamenaz irakurtzen da liburua eta han-hemen aurkitzen ditugu hausnarketa sakonak bezain sarkorrak idazle oparo honen eskutik: «Etorkizunaren, garai nahasien beldurra. Trenpua ez daukagu ausardietarako, kikilduta gaude, gure baitak gorabeherarik gabeko segurtasuna du amets». Kontsolamendurako aukera garai latzetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.