Borrar
Larunbatean, itsasadarrean zehar Gabriel Arestiren Bilbo ezagutu ondoren, bazkari eta ikuskizuna izan zuten bere senideek, lagunek, erakundeek eta kulturzaleek. @loraldia
«Gizartea Loraldiaren zain dagoela ikusten da, zer dakarren zain»

«Gizartea Loraldiaren zain dagoela ikusten da, zer dakarren zain»

Amaia Ocerin, Loraldia jaialdiaren komunikazio arduraduna, «pozik» agertu da 9. edizioak lehenengo egunetan izan duen harrerarekin: «Orain arte hainbat ikuskizun beteta egon dira». Anima zaitezte, beraz, hurrengoez gozatzera!

Martes, 14 de marzo 2023

Joan den ostegunean hasi zen Loraldia Festibalaren 9. edizioa, 'Mailua gara!' lelopean, eta antolatzaileak oso pozik daude lehenengo egun hauetan bizi izandakoarekin. «Harrera oso ona izan da eta ikuskizun ezberdinak beteta egon dira. Larunbatean, Gabriel Arestiri eskainitako eguna emozioz beterik bizi izan genuen bere familia bertan izan zelako, eta, nahiz eta gauean euri zaparrada izugarria egin zuen, beste guztia primeran atera zen», azaldu du Amaia Ocerin Loraldiaren komunikazio arduradunak.

Euskaraz sortutako kultur adierazpen anitzez jantzitako jaialdia martxoaren 26an amaituko da, Danele Sarriugartek idatzitako 'Popperra, Afterra, Utopia' ikuskizunarekin. Bertan, Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi bertsolariak, eta Miren Narbaiza musikaria ariko dira eszenan, «ikuskizun itzelarekin» jaialdiari amaiera emanez. Baina, ordura arte, musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak… denetarik bilduko du Loraldiak, eta, gainera, ohi bezala, diziplina desberdinen arteko bat-egitea ere proposatuko da.

Momentura arte, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikaren 'Hautsi da Anphora zuzenean CD'aren aurkezpenaz, Errenteriako HAE orkestra eta Kukai Dantza taldearen 'Eta orain zer?' ikuskizunaz, Gabriel Arestiri eskainitako egunaz, eta Martin Etxebarria eta Oier Aranzabalen 'Kangaroo' poesia irakurketaz gozatu ahal izan dugu. Eta hemendik aurrera hurbildu nahi dutenek Bilboko Kafe Antzokian, Itsasmuseumen, Arriaga Antzokian, Guggenheim museoan, Bidebarrieta Liburutegian, Azkuna Zentroan eta La Terminalen izango dute aukera, besteak beste.

Guztira, 150 artista inguruk parte hartuko dute edizio honetan. Hala, euskal kulturaren erreferentziazko izenez aparte (Benito Lertxundi, Maurizia…), gaur egungo beste sortzaile nabarmen batzuk ere izango dira (Igor Elorza, Ines Osinaga eta Iratxe Fresneda, besteak beste), baita artista berri eta gazteak ere (Formol, Habia, Silitia…).

Jaialdiak iaz hasitako ibilbidea jarraituko du gazte-sormenari eszenatokia eskaintzen dion Loraldia Terminala ospatuz. Ildo horretan, Ocerinek azaldu du «transmisioa» dela bere helburuetako bat, eta, horretarako, izen handietan asko zentratu eta oinarritzen direla modu moderno batean. «Gaur egungo begirada bat eskaini nahi dugu, euren ikuskizunak modu berritzaile batean aurkeztuz, eta, gero, publiko gazteari eta sortzaile gazteei leku bat ere eskainiz. Pentsa ezazue batzuentzat lehenengo esperientzia izango dela oholtza gainean, eta hori oso garrantzitsua da guretzat, beraiek etorkizuneko erreferenteak izango baitira gaur jaiotzen ari diren sortzaileentzat».

Zalantzarik gabe, formula aurkitu dute, izan ere, ikuskizun askoren sarrerak agortuta daude eta beste batzuetarako ez da aukera askorik geratzen. «Abenduan hasi ginen aurtengo izen eta ikuskizunak iragartzen, eta ikusten da gizartea Loraldiaren zain dagoela, itxaroten zer dakarren. Beraz, pozik gaude, bai, baina pena ematen digu leku gehiago ez izateak», dio festibalaren komunikazio arduradunak.

Internet bidez ikusi nahiko zenukeen horietakoa bazara, sentitzen dugu, aurten ez da posible. «'Esperientzia Digitala' proiektuaren bitartez, aurreko bi edizioetan emanaldi bat aukeratu eta interneten eskaini ez ezik, interneterako prestatu genuen. Kontua da aurten ez dugula horrelakorik antolatu, berreskuratu nahi genuelako presentzialtasuna %100ean, eta, gainera, bageneukalako buruan proiektu bat esperientzia digital horretan sartzeko, baina datorren urterako utzi nahi izan dugu erronka potoloa izango delako».

Zehazki, gaurtik aurrera, Loraldiak aukera hauek guztiak eskainiko dizkigu aurrez aurre gozatzeko (informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen).

Iparrean zein hegoan diharduten musikari porrokatuak

Bas(h)oan II ArtistaK: Beñat Axiari, Joseba Irazoki, Julen Axiari - Non: Itsasmuseum Bilbao - Noiz: Martxoak 15, asteazkena, 19.30ean - Eduki mota: Musika

Iparrean zein hegoan diharduten musikari porrokatuak

Informazio gehiago, hemen.

Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartuz

Suirrealismoa Artistak: Logela Multimedia eta Circle of Trust - Non: Arriaga Antzokia - Noiz: Martxoak 16, 19.30ean - Eduki mota: Arte bisualak, break dance, dantza.

Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartuz

Informazio gehiago, hemen.

Irlandarren doinuen errepublikan murgilduko gara

Eire festa. Irlandako Haizeak (Cóisir Gaeilge) Artistak: Marmara, The Potes eta lagunak (Joseba Iturraspe eta Irati Irizar – McOnak, …) - Non: Kafe Antzokia - Noiz: Martxoak 17, ostirala, 22.00etan - Eduki mota: Musika.

Irlandarren doinuen errepublikan murgilduko gara

Informazio gehiago, hemen.

Euskal unibertsoko ereserkiak

Benito Lertxundi. Askatasunari Artistak: Benito Lertxundi - Non: Arriaga Antzokia - Noiz: Martxoak 18, larunbata, 19.00etan. (Sarrerak, agortuta) - Eduki mota: Musika.

Euskal unibertsoko ereserkiak

Ikuskizun honetarako sarrerak agortuta daude. Informazio gehiago, hemen.

Itsasoari buruzko begiera emozionala

Galerna. Azken bidaia. (Loraldiaren 2023ko produkzio propioa) Artistak: Leioa Kantika Korala - Non: Arriaga Antzokia. Noiz: Martxoak 19, igandean, 19.00etan. (Sarrerak, agortuta). Eduki mota: Musika, korala.

Itsasoari buruzko begiera emozionala

Ikuskizun honetarako sarrerak agortuta daude. Informazio gehiago, hemen.

Tokiekin lotzen gaituen hari ikusezina

'Alaska' Artistak: Castillo Suarez, Juantxo Zeberio - Non: Bidebarrieta Liburutegia - Noiz: Martxoak 20, astelehenean, 19.00etan - Eduki mota: Literatura, poesia

Tokiekin lotzen gaituen hari ikusezina

Informazio gehiago, hemen.

Mendez mende igaro den historia garaikide bihurtuz

Elur zuriren hiru heriotzak: Lorazain eguna Artistak: Khontaira - Non: Alondegia – Azkuna Zentroa - Noiz: Martxoak 21, asteartean, 19.30ean. (Lorazainentzat doako ekintza) - Eduki mota: Dantza, musika, teatroa.

Mendez mende igaro den historia garaikide bihurtuz

Informazio gehiago, hemen.

Lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea

Mauriziak ez du inor hil Artistak: Eneritz Dueso, Garazi Egiguren, Ines Osinaga, Itziar Garaluce, Julene Gregorio, Lorea Argarate - Non: Alondegia – Azkuna Zentroa (LAN 1) - Noiz: Martxoak 23, ostegunean, 19.30ean. Eduki mota: Disziplina artekoa.

Lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea

Informazio gehiago, hemen.

Gogoeta egiteko gonbitea

Filosofia saiakeran eta fikzioan Artistak: Iñigo Martinez, Olatz Mitxelena - Non: Elkar denda (Poza lizentziatua kalea, 14) - Noiz: Martxoak 22, asteazkenean, 19.00etan. Eduki mota: Literatura.

Gogoeta egiteko gonbitea

Informazio gehiago, hemen.

Pertsona migratzaileei buruzko filma

'Tetuán' Artistak: Iratxe Fresneda - Non: Bizkaia Aretoa (EHU/UPV) - Noiz: Martxoak 24, ostiralean, 20.00etan. Eduki mota: Zinema.

Pertsona migratzaileei buruzko filma

Informazio gehiago, hemen.

Balore berriak deskubritzeko aukera

Loraldia Terminala. Sormen berriaren harrobia Artistak: eRRe, Formol, Habia, Silitia - Non: La Terminal - Noiz: 19:00etatik 23:45era (5 ordu). Eduki mota: Gazte sormena

Balore berriak deskubritzeko aukera

Informazio gehiago, hemen.

Dualismoetan hausturak proposatuz

Loraldia Terminala: Erre. Aldarri bat bertsoz Artistak: Aner Euzkitze, Haizea Arana, Leire Vargas, Oihana Arana - Non: La Terminal. T5 - Noiz: Martxoak 25, larunbatean, 19.00etan - Eduki mota: Bertsolaritza.

Dualismoetan hausturak proposatuz

Informazio gehiago, hemen.

Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara

Loraldia Terminala: Album Artistak: Formol - Non: La Terminal. T1 - Noiz: Martxoak 25, larunbatean, 21.30ean. Eduki mota: Teatroa.

Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara

Informazio gehiago, hemen.

.

'Roller dance' edo dantza patinetako koreografia

Loraldia Terminala: Nor ez da inoiz galdu? Artistak: Enara González Goikoetxea, Jon Estefane Turrez, Naroa Ruiz Monge - Non: La Terminal. T3 - Noiz: Noiz: Martxoak 25, larunbatean, 20.15ean. Eduki mota: Dantza, musika.

'Roller dance' edo dantza patinetako koreografia

Informazio gehiago, hemen.

.

Herri kantak eta musika klasikoa uztartzen

Loraldia Terminala: Habia Artistak: Amaia Hiriart, Elena Haira, Maia Iribarne - Non: La Terminal. T3 - Noiz: Martxoak 25, larunbatean, 20.30ean - Eduki mota: Musika.

Herri kantak eta musika klasikoa uztartzen

Informazio gehiago, hemen.

.

Musika etiketatik at

Loraldia Terminala: Silitia Artistak: Ibai Silicato, Xabier Barrutia - Non: La Terminal. T2. Noiz: 22.45ean. Eduki mota: Musika. Punky-funky-elektro-euskal-rock

Musika etiketatik at

Informazio gehiago, hemen.

.

Hausnarketa poetikoa

Popperra, afterra, utopia Artistak: Amaia Agirre, Danele Sarriugarte, Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Miren Narbaiza - Non: Guggenheim Bilbao Museoa – Entzungela - Noiz: Martxoak 26, igandean, 12.30ean. Eduki mota: Bertsoak, literatura, musika

Hausnarketa poetikoa

Informazio gehiago, hemen.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Gizartea Loraldiaren zain dagoela ikusten da, zer dakarren zain»