UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 7 de marzo 2021, 03:48
Mondragon Unibertsitateko ikasleak diren Maialen Zapirainek eta Ivy Akiik Ginkgo izeneko egitasmoa jarri dute abian, koronabirusaren garaiotan Kenyan haurdun geratu diren emakumeei laguntza emateko asmoz. Gazteak 13-19 urte bitartekoak dira, horien gehiengoak ezohiko garaiotan sexu-abusuak eta indarkeria sufritu dute, eta horien artean haurdunaldiak izugarri handiagotu dira.
Publicidad
Kenya izan da testuinguru horretan herrialderik kaltetuenetako bat. Izan ere, pandemiaren lehen hiru hilabeteetan 30.000 haurdunaldi berri erregistratu zituzten herrialde hartan adingabeen artean, gehienak hirietako erdigunetik kanpo izan zirelarik.
Haurdunaldi horien harira, neska horien ametsak eta bizi-planak bat-batean aldatu egiten dira, horien % 98 inguruk eskola bertan behera uzten dutelarik. Horrez gain, herrialdeko agintariek nahiz euren komunitateek errefusatu egiten dituzte, erabat baztertuta gelditzen direlarik, galduta, egonkortasun ekonomikorik gabe eta, batzuetan, osasun mentaleko arazoak pairatuz.
Horren ondorioz, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko hirugarren kurtsoko ikasleak diren Maialen Zapirainek (Bilbo, 21) eta Ivy Akiik (Kenya, 23) aipatutako Ginkgo izeneko egitasmoa jarri dute martxan, haurdun dauden herrialde horretako ama nerabeei laguntzeko helburuarekin, haien bizi-kalitateak hobera egin dezan.
Lantaldeak pertsonalki ezagutzen ditu haurdun dauden gazte horietako batzuk eta jasaten dituzten ezbeharrak, horietako asko haien lagunak, senideak eta ezagunak baitira. Hori dela medio, haiei laguntza emateko gogoa are handiagoa da.
Publicidad
Ginkgo ekimenak nerabe horiei osasun mentaleko arreta eta haiei laguntza ekonomikoa bermatzea du xedetzat, baita psikologoekin eta ugalketa-osasunaren defendatzaileekin egindako coaching-saioak ahalbidetzea ere. Horrez gain, haientzat bideratutako motibazio gida-liburu bat kaleratzea dute erronkatzat, haiengan konfiantza, autoeraginkortasuna eta itxaropena sustatzea bilatuz.
Programa hau lehenik eta behin Afrikako auzo marjinalik txiroenetako batean ezarriko da, Kenyako Kibra herrixkan, hain zuzen ere, Nairobi hiriburuko bihotzetik eta industrialdetik oso gertu kokatuta dagoena. Gainera, aipatu bezala, Crowdfunding mikrodonazio kanpaina bat abiarazi dute, Scout Donation Platform delakoan. Azken honek gazte horietako 500eri baino gehiagori adituen laguntzarako komunitate bat sortzen eta garatzen lagunduko die. Nahi duen edonork, honako esteka honetan bere ekarpena egin dezake, Gingko crowdfunding kanpaina.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.