Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión

Zer gertatuko litzateke, egunen batean, txiripaz, igogailu batean zure etsairik handienarekin, zure burua harrapaturik ikusiko bazenu, atera ezinik? Hau bezalako egoerek osatzen dute 'Encerrados' Argentinako telebista publikoak ekoiztutako telesaila, hilaren 16ra arte Netflixen ikusgai egongo dena. Behin baino gehiagotan esan dut konfinamenduan telesail eta film gehienak anakronikoak gertatzen zitzaizkidala. Bada, hona hemen aurreko hilabeteetan bizi izan dugun egoerarekin ederki uztartzen den serie bat.

Publicidad

Ezagutzen ez dudan arrazoiren batengatik, Netflixen algoritmoek interesatzen ez zaizkidan telesailak eta filmak gomendatzen dizkidate behin eta berriz. Eta egia esan, nire zaletasun batzuk ezin errazago asma daitezke, adibidez: esadazue, mesedez, argentinarrek zer berri ateratzen duten. Ez al dago garbi herrialde horretatik ikusgai dagoen guztiaren atzetik nabilela?

Joan den astean bizpahiru gauetan 'Casi Féliz' izenburuko telesailaz gozatu nuen, bere emazte ohiaz maiteminduta dagoen irrati esatari baten zoritxarrak kontatzen dituena. Argentinako ekoizpen askotan ohikoa den bezala, indarra gidoian eta antzezten ari direla ematen ez duten interpretazio apartekoetan datza, batez ere. Lantalde batek, talentua eta irudimena erabiliz, aurrekontu txiki batetik petrolioa ateratzen dakielako sentsazio hori asko estimatzen dut. 'El Hoyo' edo 'La Trinchera Infinita' bezalako izenburu arrakatsuekin gertatu izan denaren antzeko zerbait.

'Encerrados' lan honetako mamia bera mesedegarria da aurrekontu txiki batekin zerbait itxurosoa egiteko orduan: kapitulu guztietan, modu batean edo bestean, protagonistak arrazoi ezberdinengatik giltzapetuta geratzen diren egoerei egiten diete aurre: idazle bat, bere alaba hil zenetik auto istripu izugarri baten ondorioz, agorafobiak jota etxetik irten ezinik dagoena; hiru neska nerabe galduta eta ikaratuta basora egindako txango baten ondoren; jauntxo bat bere upeltegian bere jornalari batekin harrapaturik gelditzen dena; beste hiru emakume, oso jatorri sozial desberdinekoak, garbitegi batean atera ezinik... bai aurkezpen ponposoak eta bai sintonia misteriotsuak 'Twilight Zone' bezalako telesailetara garamatzate zuzen-zuzenean. Hogeita bost minutuko atalak dira, ez dago minutu bakar bat galtzeko, segundo bakoitzak bere garrantzia du, engranajeak erabat sinkronizatuta egon behar du, bestela kapituluak nabarmen egin dezake porrot -batzuetan gertatzen den legez-.

Bai telesailetan, bai publizitatean, Argentinako produktuek muturreko egoeretan kokatzeko joera dute, tabu-gaiak ukitzea, hitz potoloak erabiltzea... hitz batez esanda, harritzea dute gustuko. Egia da batzuetan azpitituluren bat edo beste beharko genukeela elkarrizketa horiek beren osotasunean ulertzeko, eta garbi dago, baita ere, zuzentasun politikoa ez dela beren ardurarik handiena hain zuzen, baina nobedade gutxiko eskaintza batean, eskertzekoa da telesail honetako pertsonaia horiek gu ezustean behin eta berriz harrapatzea, horren «pelotudo», «boludo», «forro», «cheta» eta abar izan arren.

Publicidad

Igarotako egunak, dudarik ez, telesail honetako inspirazio iturburu aparta izan dira. Teaserrean esaten den moduan: «dena gerta daiteke giltzapetuen munduan».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad