Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Martes, 25 de octubre 2022, 13:02
Lan istripuak, tamalez, komunikabideetan tarte ugari betetzen dute. Edozein despiste nahiko izaten da lanpostuan ezbehar bat izateko. Batzutan, susto batean baino ez dira gelditzen, besteetan, berriz, ondorio latzagoak izan ditzake. Are gehiago, bizia ere bertan utz dezakegu. Hori dela eta, konponbideak jartzea beharrezkoa da. Osalanek Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astearen esparruan egingo duen lan-arriskuen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-kanpaina martxan jarri du. Urrian burutzen du urtero, egutegiko 43. astean, hain zuzen ere.
Nahasmendu muskuloeskeletikoak gaixotasun profesionalen % 70 baino gehiago dira.
Osalan (@osalanEJGV) October 21, 2022
Etorkizunean horrelakorik nahi ez baduzu, zu zara prebenitu behar duzuna.
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astea.https://t.co/toVDqOlKNm pic.twitter.com/PjZsDMAH3R
Hirugarren urtez, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren iradokizunekin bat etorriz, zeinak 2020-2022 kanpainak 'Erlaxa ditzagun kargak' izenburupean garatu baititu, Osalanek giharretako eta hezurretako nahasmenduak azpimarratzen ditu. Eta hori, gainera, saihestu daitezkeen arazoak direla sinetsita egiten du: lanarekin lotutako TME gehienak denboran zehar garatzen dira eta, normalean, hainbat faktorek laguntzen dute horiek agertzen; hala nola, kargen manipulazioak, batez ere makurtu eta biratzean; mugimendu errepikakorrak edo behartuak; jarrera arraroak edo estatikoak, etab.
Horregatik guztiagatik, Osalanek kanpaina honetan nabarmendu nahi du langileak eta enpresaburuak, beren lantokietan prebentzioaren arduradun diren heinean, jarrera behartuak zuzentzen eta laguntzen dutenean, etorkizunean muskulu-hezurdurak sortzea saihestu daitekeela. Izan ere, lanpostuetan, ez dago edozein modutan lan egin beharrik, baizik eta gure osasuna zaindu behar dugula argi gelditu behar zaigu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.