Zaila da egiaren eta gezurraren monopolioaz hitz egitea. Jaberik gabeko kontzeptuak dira, collage tankerakoak, bataren zein bestearen egi eta gezurrekin osatzen doazenak. Hala ere, ez dira gutxi kontzeptu horiez jabetu nahi dutenak. Batez ere, beren hauteskunde-programan jabetzarekin eta pribatizazioarekin tematuta daudenak. Dena eduki beharraren eduki beharraz, arrazoia edukitzeaz gain, kontzeptuala izan daitekeen ororen jabetza ere eduki nahi dute, lurralde hori birkalifikatzeko eta haren gainean eraikitzeko.
Publicidad
Gauza jakina da alderdi politiko guztiek esaten dutela gezurra. Baina zer gertatzen da egun batean gauza bat esaten denean eta handik gutxira guztiz kontrakoa? Gezurra dei al dakioke horri? Gezur txikia? Gezurñoa? Pentsa daiteke gezur horiek ordaina izango dutela hauteskundeetan, baina justu kontrakoa gertatzen ari dela dirudi: zenbat eta gezur gehiago, orduan eta arrakasta politiko handiagoa. Gezur-jauziarekin ezinezkoa da isuritik lokatza eta hazia bereiztea. Azken finean, katu baten eta gezurti baten arteko alderik handiena da katuak zazpi bizitza besterik ez dituela.
Jonathan Swiftek «helburu on batekin herriari faltsukeria osasuntsuak sinistarazteko arte»-tzat jo zuen gezur politikoa. Manipulazioa ere deitzen zaio horri. Baina zer ote da gaitzesgarriagoa: etengabe zigorra esaten duen norbait, eta gezur horri eusteko milaka gezur gehiago asmatu behar dituena, ala gezurrak gezur direla jakinda, haiek goitik behera sinisteko prest dagoena?
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.