Borrar
Kalea denez jaialdi honen ardatza, erakusketa gehienak Getxoko kale eta plazetan izango dira photocontesdeadlines.com
Getxophoto jaialdiaren edizio ezohikoena irailaren 3tik 29ra ospatuko da

Getxophoto jaialdiaren edizio ezohikoena irailaren 3tik 29ra ospatuko da

Egitasmoaren XIV. edizioak kaleko erakusketak euskarri digitala duten argazki erakustaldiekin uztartuko ditu

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 24 de agosto 2020, 20:12

Getxophoto jaialdiaren edizio ezohikoena irailaren 3tik 29ra ospatuko da. Egitasmoaren XIV. edizioak kaleko erakusketak euskarri digitala duten argazki erakustaldiekin uztartuko ditu. Hala, Jon Uriarte komisarioaren eskutik, nazioarteko sortzaile esanguratsuenen proposamen berritzaileenak egongo dira Bizkaiko udalerri honetan ikusgai.

Aurtengo edizioan espazio publikoak protestetarako, gogoetarako edota norbanakoek elkar ezagutzeko mekanismo bezala erabiliko dituzte. Kalea denez jaialdi honen ardatza, erakusketen gehiengoa Getxoko kale, azpiegitura eta plazetan izango dira. Baina, koronabirusaren alarma egoeraren harira, esparru digitala ere izango du egitasmoak, sekula egin izan duten ediziorik digitalena izango baita. Hori dela medio, ikus-entzuleen eskura podcast eta aplikazio ezberdinak egongo dira sarean erabilgarri, Instagrameko filtroak, esaterako.

Irailaren 3an hasiko da modu ofizialean 14. Getxophoto. Egun bat beranduago, aldiz, Helen Levitten 'In the Street' ekoizpena proiektatuko dute doan. Gainera, aurreko edizioetako molde berriari jarraituz, artista ezberdinak publikoarekin interakzioan ibiliko dira. Bisita gidatuek ere garrantzi handia izango dute aurtengo jaialdian.

Egitarau nagusian orotara hogei artistaren argazkiak ezagutu ahal izango dira. Online egitarauean, berriz, Victoria Ascasoren T4BU aplikazioa, Raúl Goñi nafarraren Public Protest Poster kartel bilduma edota Radio Ambulanceren podcast ezberdinak egongo dira entzungai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Getxophoto jaialdiaren edizio ezohikoena irailaren 3tik 29ra ospatuko da