El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Peru Abarrategi, Oihana Bartra, Unai Mendizabal, Agin Laburu, Nerea Elustondo eta Eneko Lazkoz.

Ez dakizu zer egin arratsaldean? Hurbil zaitez Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen fasera Getxon

Laburu, Lazkoz, Elustondo, Bartra, Abarrategi eta Mendizabal bertsolariak izango dira aurrez aurre Muxikebarri zentroan, 17.00etatik aurrera

Leire Larrazabal

Jueves, 22 de septiembre 2022

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 18an ospatuko da Iruñean. Data hori iritsi arte badago zeregina, batez ere bertsolarientzat. Lehenengo pausua, larunbat honetan, Getxon izango da, lehenengo faseko lehen saioa jokatuko delarik Muxikebarri zentroan (17.00etan). Taularatuko direnak eta mikrofonoa hartuko dutenak Agin Laburu, Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Oihana Bartra, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal bertsolariak izango dira. Aurkezle lanetan Imanol Artola 'Felix' ariko da.

Publicidad

Bertsolariek burutu beharreko lana hauxe izango da: Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; eta ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Lehen fase honetan sei saio izango dira, bina saio jokatuko direlarik astebururo. Ondoren, zazpi finalaurreko izango dira jarraian: asteburuko saio bat jokatuko da, larunbatero, zehazki. Pandemiaren ondorioz, azken Txapelketa Nagusitik bost urtera egingo da datorren hau, Bertsozale Elkarteak antolatzen duen hamargarrena. «Azken urteetan gertatutakoak gertatuta ere, argi esan dezakegu bertsolaritza oso bizi dagoela euskararen lurralde osoan zehar», azpimarratu du Idoia Trenorrek, Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak. «Garrantzitsua da bizitasun hori nondik datorren azaltzea. Txapelketa ez da ekintza isolatu bat, txikitik, egunerokoan eta ahalegin handiz egunero egiten den lanaren ondorioa da», gaineratu du. Besteak beste, hezkuntzan, ikerkuntzan nahiz plazan egiten den lana gogoratu du.

Bertsozale Elkartearen helburua Euskal Herrian zehar, herrialdez herrialde, herriz herri, eragitea eta bertsolaritza sustatzea da. Ondorioak nabariak izan ohi dira: zaletasuna areagotzen da, bertso-eskolentzat bizigarri dira eta ilusio piztaile da tokian tokiko bertsogintzan.

Beraz, txapelketa honetako itzuleran egon nahi baduzu, ez pentsatu eta hurbildu Getxora asteburu honetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad