Unai Sarriugarte
Martes, 18 de abril 2023, 20:01
Getxoko Liburu Azoka apirilaren 21etik 23ra bitartean (ostiraletik igandera arte) ospatuko da. Izan ere, Algortako Geltokia Plazan herriko hainbat liburu-dendaren standak egongo dira, baita liburutegi publikoen zerbitzuko etxola bat ere. Gainera, liburuaren munduarekin erlazio estua aurkezten duten hainbat jarduerez gozatu ahal izango da plaza honetan. Azoka goizez eta arratsaldez egongo da irekita ostiral eta larunbatean, eta goizez soilik igandean. Bertan literaturako azken berritasunak egongo dira salgai % 10eko deskontuarekin.
Publicidad
Aipatu bezala, hainbat jarduera izango dira publikoaren gozagarri, hala nola, tailerrak, eskulanak eta umeentzako jolasak. Ostiralean, esaterako, Getxoko hainbat ikastetxetako ikasleek irakurketa publiko jarraitu eta elebiduna landuko dute, goizeko 10.30ean abiatuta. Era berean, goizeko 11.00etan hasita, berdintasunaren aldeko txapa ekologikoen tailerrak gauzatuko dituzte. Arratsaldeko seietan, aldiz, Badut Taldeak 'Zirriborro' izeneko familia ikuskizuna emango du ezagutzera.
Bestalde, larunbata Ramiro Pinillaren Getxoko ibilbide literariorekin abiatuko da goizeko hamar eta erdietan, Gustavo Iduariagaren eskutik. Goizeko 11.00etan, berriz, The King 's Servant ingelesezko ipuin-kontaketa abiatuko da (2-10 urte), Kids & Us Getxo-Algortari esker.
Arratsaldeko bostetan umeentzako gaztelaniazko ipuin kontaketa saio bat emango dute ezagutzera, 'Caballito alado' izenekoa. Honi euskarazko ipuin kontaketa batek jarraituko dio, 'Ainhoaren fabulak', bost eta erdietatik aurrera. Azkenik, larunbateko egitaraua Lindy Hop tailerrak itxiko du, Portugaleteko Swing dantza eskolak eskainiko duena 19.30ean hasita.
Apirilaren 23an, igandean, Ramiro Pinillaren literatur ibilbidea hasi eta ordu erdi geroago, 11.00etan, idazleen topaketa egingo da Algortako Geltokiko plazan. Bertatik hainbat idazle igaroko dira: Aitor Benito del Valle, Álvaro Salazar, Ander Laraudogoitia, Ángel Fernández Velasco, Asís Arana, Belém López, Cataplina Encuentada, Chelo Sierra, Cristina Pascual, Elena Moreno, Garazi Basterretxea, Gonzalo Mota, Iñaki Gonzalo Casal, Itxaso Muro, Javier Liñera, José Ángel Landeta, José Luis Gómez Ledesma, José Serna, Manu Oliver eta Oti Estébanez. Bestalde, azokari amaiera oparoa emateko ahaleginean, eguerdiko 13.00ean, euskarazko bertso-saio literarioa eskainiko dute Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.