El sorteo de la Primitiva acumula el bote para la próxima semana: comprobar resultados de este sábado 1 de febrero
Esti Vivanco, idazle bilbotarra. Txalaparta argitaletxea

Getxoko 'Irakurle kluba'k 'Dakota eraikinean' liburua jorratuko du

Romon eta Algortan Esti Vivanco idazlearekin irakurleek solasaldia izango dute martxoaren 9an liburu horren harira

Leire Larrazabal

Lunes, 6 de marzo 2023

'Irakurle kluba' programaren baitan, Getxoko Egizu elkarteak Esti Vivanco idazlearen 'Dakota eraikinean' izango du berbagai. Hain zuzen ere, ostegunean, martxoaren 9an, goizez, Romoko Kultur Etxean, 10.00etan, eta arratsaldean, 17.30ean, Algortako Fadurako areto nagusian antolatu dute hitzordu bikoitza. Parte hartu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena.

Publicidad

A2 mailarako egokia den irakurgai hau izango dute hizpide. Zertaz doa 'Dakota eraikinean'? Deiene Aketxetak New York-eko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko gonbite-mezua jaso du. Birritan pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio. Baina gau horretan bertan, loak hartu ezinik ibili da. Erabaki ona hartu ote du? Ethan Whitefeather Guggenheim-eko lan-harremanen arduradura ezagutzean, gorputzaldi txarra bueltatuko zaio. Gainera, Markus bekadun-kidea Dakota eraikinari buruzko lana egiten ari da, eta Deienek eraikin enigmatikoaren misterioan sartuta ikusiko du bere burua.

Esti Vivanco (Bilbo, 1989) bizkaitar idazle eta hizkuntza-irakaslea da. Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziaduna eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan masterduna, hizkuntza-irakasle egiten du lan. Hainbat liburu plazaratu ditu. Besteak beste, 'Argixorgin', 'Eireren egunerokoa', 'Egun gorriak', 'Infernurantz' eta 'Dakota eraikinean'.

Egizu elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, «euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso», azpimarratzen dute. Bestetik, gonbitea luzatzen dute, «euskaraz bizitzeko ideia edota egitasmoren batean eragin nahi baduzu, Egizu elkartearen ateak zabalik dituzu. Lasai hurbildu eta daukazun kezka eta gogo horretan laguntzen saiatuko gara».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad