Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 3 de febrero 2025, 11:42
Getxoko Udalak familiak seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatzera animatzeko 'Euskara, gure etorkizuna' ohiko kanpaina jarri du abian, haurren ikastetxeetako matrikulazio epea gaurtik, otsailaren 3tik, hilaren 14ra izango dela aprobetxatuz. Hori dela eta, Amaia Aguirre alkateak lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiei eskutitz bat bidali die animatzeko B eta, batez ere D ereduetan egitera, «umetatik ikastea eta erabiltzea delako hizkuntzak bereganatzeko modurik eraginkorrena eta naturalena».
«Eredu horiek txiki-txikitatik euskararen munduan murgiltzeko aukera eskaintzen dute, urrats garrantzitsua izanda euskara erdigunean jartzea, etorkizun anitza, inklusiboa, eta eleanitza eraikitzeko», zehaztu du alkateak. Aurten Udalak bi eta hiru urteko haurrak dituzten 875 familiei bidali die eskutitza. Gainera, interesdunek umeen heziketaren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko aholkuak eta baliabideak udal webgunean aurki ditzakete hemen.
Bestalde, Udalak ikasketak euskaraz egiten jarraitzera animatu ditu ere DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak, 'Nahi dudalako! lelopeko kanpainaren bitartez, udaberrian izango den hurrengo matrikulazio epeari begira. Kanpaina Bizkaiko 16 udaletan, tartean Getxokoan, eta bi mankomunitatetan eramango da aurrera, Foru Aldundiaren, Alkarbide (Bizkaiko Euskara Zerbitzuek osatuta) eta EUDELekin elkarlanean.
Horretarako, Getxokoa kanpainaren helburuari buruzko informazio foiletoaren 3.200 ale banatzen hasi da, ikastetxeetan, institutuetan, Gazte Informazio Bulegoan, kiroldegietan, liburutegietan…; 2009an eta 20210ean jaiotako gazteen etxeetara 1480 bidaliko ditu, eta, gainera, beste 748 gutun 2009an jaiotakoen familiei, kanpainaren helburuaren berri emateko eta www.nahidudalako.eus webgunean sartzera animatzeko, non egun dagoen hezkuntza eskaintza (Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea) azaltzen den.
Gainera, inkesta bat betetzera animatzen zaie, horrekin hainbat sari irabazteko aukera izango dutelako gazteek. Sariak drone bat, action argazki kamara bat, eta 75 euroko txartelak, kultura, zinema eta kirolean gastatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.