Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 20 de marzo 2022, 22:25
Getxok Surf Inklusiboaren lehendabiziko batzarra hartuko du asteazkenetik ostiralera bitarte, martxoaren 23tik 25era, alegia. Hauxe Getxo Kirolak-Fadurako ekitaldi-aretoan gauzatuko da. Egitasmo honetan hainbat eragilek parte-hartu dute, hala nola, Getxo, Sopela eta Plentziako udalek, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta 3Dlan eta Jaiki surf Eskola tokiko enpresek.
Ekimen honek surf inklusiboak industriari eskaintzen dizkion aukerak indartzea, ezagutaraztea, eta ongizatearen turismoa eta turismo terapeutikoa bultzatzea du xedetzat, ingurumenarekiko harreman zuzena areagotuz, zehatzago esanda, pertsonek itsasoarekiko duten harremana sustatzea. Hala, egunotan Getxon surfaren eta desgaitasunaren industriarekin zerikusia duten pertsonak, elkarteak, enpresak, kirolariak eta erakundeak bilduko dira.
Faduran hiru saioetako bi ospatuko dira lehen pertsonan eta aurrez aurre ospatuko direnak. Bertan nazioarteko zenbait proiektu emango dira aditzera: Hans Hagen (Kalifornia) edota Santos Scholl y Cisco Araña (Brasil), esaterako. Horrez gain, eskualdeko nahiz Espainiar Estatuko beste zenbait egitasmo emango dira ezagutzera, Esclerosis Múltiple España izeneko proiektua edota Estrucal. Hitzaldi eta solasaldiok euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.
Azkenengo saioa, berriz, hondartzan gauzatuko den masterclass bat izango da, Plentzia edota Sopelako hondartzetan landuko dutena. Praktika honen kokalekua egunean bertan egiten duen eguraldiaren arabera erabakiko dute. Bertan, talde txikietan eta parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitutako osagarriak baliatuz, surf taulak, tarteko, surfa praktikatzeko lehendabiziko urratsak eramango dituzte aurrera, baita erabiltzaile adituagoei informazioa eman ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.