Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas provoca la alarma en Erandio
Belaunaldien arteko kalistenia programaz gozatzeko aukera izango duten interesdunek. Adobestock
Getxo Kirolak eta herriko kluben datorren urteko kirol-ikastaroetan izena eman!

Getxo Kirolak eta herriko kluben datorren urteko kirol-ikastaroetan izena eman!

Guztira, 6.400 plaza inguru eskainiko dira urrian hasiko den hurrengo denboraldiko ikastaro eta kirol jardueretarako

Zurekin

Lunes, 17 de junio 2024, 17:39

Getxo Kirolak-ek eta udalerriko kirol-klubek jada prestatu dute datorren denboraldirako ikastaro eta kirol-jardueren inguruko programazioa. Urrian hasiko da, eta, guztira, 6.400 plaza inguru eskainiko dira (iaz baino 400 gehiago) jarduera fisikoaren eta adinaren behar guztietara zuzendutako 500 ikastarotan. Eskaintzan, batetik, haurrentzako eta gazteentzako ikastaroak eta jarduerak egongo dira, Getxoko kirol-klubek antolatuta; bestetik, Getxo Kirolak-ek antolatuko ditu helduentzako ikastaroak; eta, azkenik, adinekoentzako eskaintza izango da, Getxo Kirolak-ek antolatutako ikastaroak eta tokiko kirol-elkarteekin lankidetzan egindako beste jarduera batzuk biltzen dituena.

Aurrez izena emateko epea irekita egongo da uztailaren 15era arte, eta plazak esleitzeko zozketa uztailaren 17an burutuko da. Izena emateko Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela beharrezkoa den ikastaro guztietan, izen-ematea kirol-erakundearen web orrialdearen bidez edo Fadurako eta Gobelako kiroldegietako jendea artatzeko bulegoetan egin daitekeela jakinarazi dute arduradunek.

Askotariko kirol-eskaintza

Eskaintzari dagokionez, haur eta gazteentzako kirol-programazioan, ikastaro batzuetarako beharrezkoa izango da Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela izatea (tenis, igeriketa, gimnasia erritmikoa, karatea, judoa, txirrindularitza eta xakea), eta beste jarduera batzuetan, berriz, izen-ematea ordainpekoa izango da, urteko abonamendua nahitaez behar izan gabe. Azken kasu horretan, diziplina ezagunenez gain (futbola, errugbia, atletismoa, saskibaloia edo eskubaloia…), hain ohikoak ez diren modalitateak nabarmentzen dira; hala nola, badmintona, arku-tiroa, bela, patinaje artistikoa, boleibola, triatloia, boxeoa, areto-futbola, piraguismoa, arrauna, mahai-tenisa, belar-hockeya, patin-hockeya, kirol egokitua eta euskal pilota.

Helduentzako programazioaren kasuan, nabarmentzekoa da entrenamendu funtzionaleko eta entrenamendu funtzionala gehi igeriketako ikastaroen gorakada, bai Faduran, bai Gobelan. Gora egin duen modalitate honetan indarra modu globalean lantzen da, eta gainera, hainbat onura ditu: mugikortasunaren hobekuntza, arintasuna, oreka eta osasun kardiobaskularra.

Gainera, igeriketa-ikastaroen eskaintza zabaldu da. Helduentzako eskaintza osatzeko, ziklo indoor, dantza, gimnastikaren modalitate batzuk, pilates, yoga, padel, tenis eta aquagym eskainiko dira.

Defentsa pertsonala, yoga...

Adinekoentzako kirol-eskaintzari dagokionez, berriz, Fadurako eta Gobelako kiroldegietako jarduerez gain, jarduerak proposatu dira Romo Kultur Etxean eta herriko hainbat parketan. Jarduera batzuetan, beharrezkoa izango da Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela izatea eta ordainpekoak izango dira, eta beste batzuetan, sarrera librea eta doakoa izango da. Jarduera aipagarrienen artean honakoak daude: aquagym, karate, yoga eta gimnasia parkeetan. Gainera, mantenduko dira 60 urtetik gorakoei zuzendutako defentsa pertsonaleko jarduera, ibiltzeko geratzeak eta belaunaldien arteko kalistenia programa, larunbat goizetan Ereagan.

Eskaintza xehatuaren berri izateko, Getxo Kirolak-ek liburuxkak argitaratu ditu, honela eskura daitezkeenak: Faduran eta Gobelan herritarrak artatzeko bulegoetan, edo hemen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Getxo Kirolak eta herriko kluben datorren urteko kirol-ikastaroetan izena eman!