Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Poparen printzesa izatera heldu zen 16 urte besterik ez zituenean. '...Baby One More Time' abestia munduko irrati guztietan entzun zen 1997ko udan eta momentu horretatik aurrera, Britney Spears musika industriaren izar bihurtu zen. Kontzertuak, jaiak, dirua, luxusko etxeak… baina ospeak alde txarra ere badu.
2007an bi seme-alaba zituelarik, dibortziatu egin zen. Krisi pertsonal hori, droga menpekotasun eta eritasun mentalekin nahastu zen eta abeslariak ilea moztu zuen. Paparazzien aurrean burusoil geratu zen guztion harridurarako. Azken urteotan, bere irudi ikonikoa berreskuratu du eta zenbait abesti atera ditu: 'Till The World Ends' 2011an, 'Scream and Shout', Will.I.Am rap-kantariarekin… Eta duela zenbait aste Britney Spears berrietara itzuli da, Instagramera igo dituen bideo arraroak direla eta.
Sare sozial horretan argitaratu dituen irudietan itxura arraroa duela argi dago, ezohikoa, baina zenbait fan urrunago joan dira eta bere bideoetan mezu sekretuak daudela diote: Spears bere etxean atxilotuta dutela diote eta salatzen saiatu dela alegia. Izan ere, bideo batean Britneyk bere Disneyko filme gustokoena Frozen dela dio eta, segituan, 11.30etan oheratzen dela esaten du. Pelikulan 11.30 minutuan, Elsa protagonistak bere gazteluan preso dutela adierazten du eta beste pertsonai bati laguntza eskatzen dio.
Elsa eta Britneyren egoerak zenbait aspektutan alderatu daitezke. Bere senarraz banandu ondoren, bere ezegonkortasun mentala zela eta, kantariari bi zaintzaile jarri zizkioten: bere aita eta bere agentea. Momentu horretatik aurrera, haren jarraitzaileek diote haien baimenik gabe ezin duela dirua gastatu ezta etxetik atera. Abeslariaren egoera erreala ezagutu arte, bere Instagrameko irudiek itxura kezkagarria dutela esan daiteke duda barik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.