Borrar
EiTB
Zer gertatuko da 'Go!azen'en azken atalean?

Zer gertatuko da 'Go!azen'en azken atalean?

Garazik ez du adin txikikoen egoitzara itzuli nahi izango. Maddik AEBetarako beka jasoko duen ala ez jakingo du, eta Basakabiren salbazioa ere airean dago

Zurekin

Jueves, 11 de febrero 2021, 23:36

'Go!azen 7.0' telesailaren hamahirugarren eta azken atala emitituko da ostiral honetan ETB1en eta eitb.eus-en. Sorpresa, musikaz eta emozioz beteriko atala izango da. Telesailak harrera oso ona izan du denboraldi honetan. Audientzia datuei erreparatuz, 4-12 urteko gaztetxoen artean nagusi izan da % 27,1ko audientzia-zatiarekin, eta euskaldunen artean, % 8,5eko kuota bereganatu du. Datorren kurtsoan ere Basakabiko ikasleen abentura berriak ikusten jarraitzeko aukera izango da EITBn.

Oraindik, zalantza ugari daude argitzeko: Basakabi salbatuko ote duten, Garazik adin txikikoen egoitzara joan beharko ote duen edota Maddik AEBetara joan ahal izango duen ala ez.

Basakabi hotel bilakatzeko proiektuak aurrera darrai, eta Amaiak eta gainerako langileek azken ahaleginak egingo dituzte proiektua bertan behera geldi dadin eta Basakabik zabalik jarrai dezan beste urte batez. Baina horretan ari direla, egundoko ezustekoa izango dute, Amaiak ospitalera joan beharko baitu korrika umea iristear dagoelako.

Gainera, Garazik adin txikikoen zentrura itzuli beharko du behin udalekua amaituta. Horregatik, ihes egiteko erabakia hartuko du, eta Lukenen laguntzaz, Basakabitik alde egiten saiatuko da.

Bestetik, pasa den astean hautaproba egin ondoren, Estatu Batuetara joateko beka jasoko duen ala ez jakingo du Maddik azken atal honetan.

Zurik ezusteko bat eman nahi dio Enarari, eta horretarako, beragandik ihesi ibiliko da. Enarak berriz, Zuriri zerbait gertatzen zaiola pentsatuko du, eta bere harremanagatik arduratuta ibiliko da.

Ala honetan Mikel Urdangarinen 'Badira hiru aste' eta Huntza taldearen 'Buruz behera' abestien moldaketak entzun ahal izango dira.

21.00etan hasiko da 'Go!azen' telesailaren azken atal hau ETB1en eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zer gertatuko da 'Go!azen'en azken atalean?