Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 16 de septiembre 2022, 20:21
Gerraosteko hamalau pertsonaren testigantzak uztartu ditu Jon Abrilek 'Isildutako eskuak' obran. Jakina da XX. mendean gerra ondoren, emakumezkoak etxekoandre gisa ibili zirela gehienbat, etxetik kanpoko lanak gizonezkoei lagatuta. Dena den, baziren zenbait andre ausart eta langile egoerari buelta emanik, hainbat arlotan lanean ibili zirenak.
Hala, hamaika ogibide ezberdinetan ibilitako hamalau emakumezko euskaldunen nondik-norakoak biltzen ditu Jon Abril idazle nafarrak obra honetan. 'Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian' izenekoan emakumezkoek borroka sindikalean izandako paper garrantzitsua ematen du aditzera, mugimendu feministaren hastapenetara ailegatu daitekena, hain zuzen ere, baita Frankismoaren aurka borrokan ibiltzera ere.
Liburu honetan, neskame, irakasle, espartingile, unai (behien zaintzailea), papergile, arrain eta berduren kontserbagile, zigarrogile, nahiz industrian lanean buru belarri ibilitakoak gailentzen dira. Emakumezko guzti hauen lekukotasunak hartzeko asmoz Abril Euskal Herriko probintzietan barrena ibili da norazean, hala nola, Donibane Lohizunen, Baionan, Maulen, Otsagabian, Lodosan Ondarroan, Gasteizen, Atarrabian, Trapagaranen, Bergararan, Donostian eta Pasaian.
Jon Abril Komunikazio Zientzietan lizentziaduna dugu EHUn, baita Graduondokoa izan ere Eusko Ikaskuntzan eta kultura zientifikoaren pizgarrian, edota Gizarte Hezkuntzan eta Animazio Soziokulturalean. 2012. urtetik Elhuyarren aritu da lanean, euskarazko aholkularitza eta partaidetza teknikari gisa. Lau urtetan ere Partaidetza eta Gizarte Berrikuntzako lantaldearen koordinatzailea izan da. Duela hiru urtetik, aldiz, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiko kargua okupatzen du.
Horrez gain, Euskaldunon Egunkarian, Xorroxin Irratian edota Ttipi-ttapa euskarazko hedabideetan kazetari kolaboratzaile gisa ibili izan da. Era berean, Berako Udaleko kultura teknikaria izan zen eta Berako alkateorde. Euskal Herriko eta Nafarroako bertsolari txapelketetako epailea ere bada.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.