Zurekin
Viernes, 22 de octubre 2021, 13:07
Adriano de Mata idazle bizkaitarra izango da larunbat honetan 'Arte[faktua]' saioko gonbidatu nagusia. 'Sanrokeetarako, etxean' da bere estreinako literatur lana, Txalaparta argitaletxearekin kaleratu duena. Bertan, 37an Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura alde egindako ia lau mila haurrek bizi izandakoa nobelatu du. Saioaren arduradunek aurreratu dutenez, Getxoko gurutzaontzien terminalean elkartuko dira Adriano de Mata eta Yolanda Mendiola aurkezlea.
Publicidad
Edorta Jimenez idazlea batuko da beste bien arteko solasaldira, honen laguntza ezinbestekoa izan baita Adrianoren idazketa prozesuan. Eleberriaz duen iritzia emango du Jimenezek, besteak beste.
Ondoren, Aitor Fernandez de Martikorena Lauaxeta euskaltegiko irakasleak Amin Maaloufen 'Las cruzadas vistas por los árabes' liburuaren gomendioa egingo du.
Bestalde, Emakume ahaztuak izeneko erreportaje-sail bat eskainiko dute Letren bidaiak atalean. Irati Jimenezen eskutik, zenbait galderari erantzuten saiatuko dira: nola, zergatik eta noraino izan dira baztertuak emakume idazleak literaturaren historian?
Eta amaitzeko, Barakaldoko Minas BHI ikastetxeko Isioma Chiedu Aniezekin, John Anduezaren Magali ez dago bakarrik liburuaren booktubea izango da ikusgai. Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, 12.55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
'Arte[faktua]' literaturarekin lotutako saioa da, ordu erdi inguru irauten du eta, benetan, ikustea merezi du. Sarri ibiltzen gara denok euskaraz irakurtzeko material bila; ikasleen kasuan, askotan, euskal idazleak hain ezagunak ez agian, eta ez da erraza izaten zer irakurri hautatzea.
Publicidad
Horra hor, bada, arrazoietako bat. Izan ere, Yolanda Mendiolak aurkezten duen saio honetan, idazleak gertutik ezagutu ditzakegu: haien ikuspuntua, estiloa, izaera, azken lanaren printza batzuk … Idazleak, gainera, bere lagun bat ekarri ohi du saiora, hura ere elkarrizketaren parte izan dadin. Beraz, modu erraz eta atsegina dugu idazleok eta beraien lana ezagutzeko.
Ez da hor bukatzen, ordea, Arte[faktua]ren interesa. Literaturan dauzkagun nobedadeak ere aurkezten baitizkigu, egunean egon gaitezen. Horrez gain, zer irakurri erabakitzen laguntzeko, irakurle eta liburu saltzaileen gomendioak ere eskura dauzkagu bertan, booktuberrenak adibidez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.