Borrar
Adriano de Mata idazlea 'Arte [faktua]' saioan. EITB Media
Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura bidalitako haurrak izango dituzte hizpide 'Arte[faktua]' saioan

Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura bidalitako haurrak izango dituzte hizpide 'Arte[faktua]' saioan

Adriano de Mata idazleak haur euskaldunen erbesteratzea gai nagusi duen 'Sanrokeetarako, etxean' nobela aurkeztuko du Yolanda Mendiolak aurkezten duen ETB 1eko programan

Zurekin

Viernes, 22 de octubre 2021, 13:07

Adriano de Mata idazle bizkaitarra izango da larunbat honetan 'Arte[faktua]' saioko gonbidatu nagusia. 'Sanrokeetarako, etxean' da bere estreinako literatur lana, Txalaparta argitaletxearekin kaleratu duena. Bertan, 37an Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura alde egindako ia lau mila haurrek bizi izandakoa nobelatu du. Saioaren arduradunek aurreratu dutenez, Getxoko gurutzaontzien terminalean elkartuko dira Adriano de Mata eta Yolanda Mendiola aurkezlea.

Edorta Jimenez idazlea batuko da beste bien arteko solasaldira, honen laguntza ezinbestekoa izan baita Adrianoren idazketa prozesuan. Eleberriaz duen iritzia emango du Jimenezek, besteak beste.

Ondoren, Aitor Fernandez de Martikorena Lauaxeta euskaltegiko irakasleak Amin Maaloufen 'Las cruzadas vistas por los árabes' liburuaren gomendioa egingo du.

Bestalde, Emakume ahaztuak izeneko erreportaje-sail bat eskainiko dute Letren bidaiak atalean. Irati Jimenezen eskutik, zenbait galderari erantzuten saiatuko dira: nola, zergatik eta noraino izan dira baztertuak emakume idazleak literaturaren historian?

Eta amaitzeko, Barakaldoko Minas BHI ikastetxeko Isioma Chiedu Aniezekin, John Anduezaren Magali ez dago bakarrik liburuaren booktubea izango da ikusgai. Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, 12.55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

'Arte[faktua]' saioari buruz

'Arte[faktua]' literaturarekin lotutako saioa da, ordu erdi inguru irauten du eta, benetan, ikustea merezi du. Sarri ibiltzen gara denok euskaraz irakurtzeko material bila; ikasleen kasuan, askotan, euskal idazleak hain ezagunak ez agian, eta ez da erraza izaten zer irakurri hautatzea.

Horra hor, bada, arrazoietako bat. Izan ere, Yolanda Mendiolak aurkezten duen saio honetan, idazleak gertutik ezagutu ditzakegu: haien ikuspuntua, estiloa, izaera, azken lanaren printza batzuk … Idazleak, gainera, bere lagun bat ekarri ohi du saiora, hura ere elkarrizketaren parte izan dadin. Beraz, modu erraz eta atsegina dugu idazleok eta beraien lana ezagutzeko.

Ez da hor bukatzen, ordea, Arte[faktua]ren interesa. Literaturan dauzkagun nobedadeak ere aurkezten baitizkigu, egunean egon gaitezen. Horrez gain, zer irakurri erabakitzen laguntzeko, irakurle eta liburu saltzaileen gomendioak ere eskura dauzkagu bertan, booktuberrenak adibidez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura bidalitako haurrak izango dituzte hizpide 'Arte[faktua]' saioan