Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

'Geroa euskaratik' izeneko kanpaina abian jarri du Kontseiluak

Kanpainiaren helburua etorkizun berdinzalea lortzea da, konfinamenduak zenbait hutsune azaleratu dituelako euskalgintzan

Paul Picado

Domingo, 24 de mayo 2020, 20:23

Koronabirusak eragindako krisia euskalgintzan ere nabaritu da. Esaterako, hizkuntza eskubideak etengabe urratzeaz gain, herritarren arteko desberdintasunak ere ageriago geratu dira. Hori dela eta, 'Geroa euskaratik. Elkar hartuz, elkar zainduz' izeneko kanpaina abian jarri du Kontseiluak, hain zuzen ere hutsune horiek arintzeko, eta etorkizun berdinzalea lortzeko helburuarekin.

Kanpainaren ardatz nagusia euskara izango da eta euskalgintzako hainbat kidek parte hartu dute, besteak beste, Kontseiluko bazkideek: Elhuyar, Topagunea, EHE, Ikastolen Elkartea, Sortzen, EHIGE, UEU, Bertsozale elkartea, Emun, Elkar, Jakin, Osasungintza Euskalduntzeko Erakundea, AEK, IKA eta Berria egunkariak.

Horrela, Kontseiluak geroa euskaratik zergatik eraiki behar den azaltzeko eskatu die herritar zein eragileei. Bideoz zein idatziz egin dezakete azalpena, eta sare sozialetan partekatzeko aukera ere eman die, mezuetan #geroaeuskaratik traola erabiliz, edo Kontseilua etiketatuz: @kontseilua.

Kontseiluarentzat berarentzat bost arrazoirengatik eraiki behar da 'Geroa euskaratik'. Alde batetik, euskarak herritarrak elkartu eta saretzen dituelako. Bestetik, gutxituta dauden talde herritarrekiko begirunea lantzeko tresna delako euskara. Halaber, elkar errespetatzeko eta zaintzeko irekitzen du, bai gertutasunetik, bai elkartasunetik. Herritarren eskubide guztiak bermatzeko oinarria ere bada, eta, azkenik, gizarte berdinzale eta demokratiko baterako zutabea da.

Kanpaina honen barruan, 'Euskara ere normalitaterantz?' izeneko mahai-ingurua antolatu dute datorren ekainaren 4rako, Andoaingo Martin Ugalde Kultur foroan, gai honen inguruan ere aritzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Geroa euskaratik' izeneko kanpaina abian jarri du Kontseiluak