Gero eta gehiago dira hegazkinaren erabilerari uko egiten dioten musika taldeak
MUSIKA ·
Talde hauexek kontzertuak murriztu edota beste garraioen alde egiten dute apustu, ingurugiroarekin ekologikoagoak izateko helburuarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
MUSIKA ·
Talde hauexek kontzertuak murriztu edota beste garraioen alde egiten dute apustu, ingurugiroarekin ekologikoagoak izateko helburuarekinUNAI SARRIUGARTE
Viernes, 10 de enero 2020, 22:22
Gero eta gehiago dira hegazkinaren erabilerari uko egiten dioten musika taldeak, ingurugiroarekin ekologikoagoak izateko helburuarekin. Izan ere, duela aste batzuk Coldplay britaniar pop taldeak ekologikoagoak izan arte nazioarteko birarik ez zutela egingo aitortu zuten.
'Everyday Life' albumaren promoziorako nazioarteko birarik egingo ez zutela erabaki zuten. Halaxe, iragarri zuen Chris Martin taldearen abeslariak BBC News hedabidean egindako agerraldi publiko batean. Azaroaren 15ean taldeak Jordaniako Amman hiriburuan aurkeztu zuen bere azken egitasmoa bi kontzertu ezberdinetan. Emanaldiok Youtube streaming plataformaren bitartez eskaini zituzten. Bertatik, nazioartera taldearen pentsamendu eta perpesktiba berria eman zuten ezagutzera.
Horren ondoren burutu izan duten nazioarteko kontzertu bakarra Londreseko Naturaren Historia Museoan izan zen azaroaren 25ean. Gainera, taldeak bertan irabazitako diru guztia ingurugiroaren alde lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeetara bideratu zuen.
Azken egunotan, aldiz, Massive Attack musika banda britainiarrak ere joera honekin bat egin du bat eta aurrerantzean Europan barrena egingo dituzten bira musikalak trenez egingo dituztela iragarri berri dute. Hala, Bristolgo trip-hop musika taldeak klima-aldaketaren aurka aurrerapauso bat emango du, ekologikoagoak izatea bilatuz.
Musika talde honetako kidea den Robert del Naja musikariak zenbait hedabideri duela egun batzuk iragarri zienez, taldearen izenean gaizki sentitzen direla helarazi zuen, azken urteotan egin izan dituzten musika biretan lekualdatzeko erabili duten garraio moduagatik. Hortaz, musika talde britainiarrak hemendik aurrera aldaketa sistematiko bat egingo du eskainiko dituzten Europar musika bira ezberdinetan, trenaren aldeko erabateko apustua eginez
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.