

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 15 de octubre 2020, 21:02
Gernikan asteko lehendabiziko egunean ospatu ohi den merkatuak 650 urtetako historia aurkezten du. Egun Euskal Herri mailan geratzen den urrienetakoa da. Izan ere, udalerriko sorrerako Hiri Gutuna izenekoak astean baten merkatua ospatzeko aitortza eskaini zion. Hala, harrezkero Bizkaiko herri honetan baserritarrek euren elikagaiak, hala nola, ardoa, fruituak, barazki eta haragiak salgai jartzen dituzte.
Bertan Busturialdeko nekazaritza produktuen hainbat ordezkari biltzen dira, giro koloretsu eta alaitsua gailenduz. Duela aspalditik gainera, egunak zesta punta nahiz esku pilotako partidekin amaitzen ziren. Gernikarrentzat eta Busturialdekoentzat jai egun gisa hartu izan da belaunaldi askotan. Egun horri erreferentzia egiten zion esaera zahar bat ere badago, egun hura ondo baino hobeto laburbiltzen duena: «Lunes gerkines, kolperik ez».
Urriko azken astelehenean, gainera, urteko nekazaritza azokarik esanguratsuena ospatzen dute gernikarrek, urtero herriaren erdigune osoa hartzen duena, eta milaka pertsona bertaratzen dituena, horietako askotan 100.000 bisitarira ailegatuz. Urteko egun seinalatu horretan 300 saltokitik gora biltzen dira eta ohiko astelehen batean bisitariaren eskura ez dauden kalitatezko produktuak aurki daitezke bertan: sagardoa, txakolina, gazta, kontserbak, eztia edota gozogintza produktuak, besteak beste.
Egun horretan hainbat produkturen inguruko txapelketak eta erakusketak ospatu ohi dira, Bizkaiko gazta hoberenaren, txakolinaren edota ezti onena aintzatesten dutenak. Epaimahai batek hautatzen ditu zeintzuk diren urtero produkturik esanguratsuenak. Ondoren, sari banaketa egin ohi dute 'Merkurio iturri' famatuaren aldamenetan.
Lehiaketarik garrantzitsuena gazta irabazlearen enkantea izaten da, gazte hoberenarengatik eman ohi den dirutza handia izaten baita. Enkante horren ondorioz irabazten den dirua ongizate erakunde ezberdinetara joaten da bideratuta urtero.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.