Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 4 de febrero 2020, 22:42
Gernikako arbolaren seme bat landatu dute Gasteizeko Eusko Legebiltzarraren egoitzan. Duela egun batzuk burututako ekitaldian hainbat pertsonai publikok hartu zuten esku: hala nola, Iñigo Urkullu lehendakaria, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Juan Jose Pujana Legebiltzarreko lehendabiziko presidentea. Ekitaldi hauxe Legebiltzarreko lorategian burutu zen.
Martxoaren 31an 40. urteurrena ospatuko du Eusko Legebiltzarrak. Lehendabiziko legebiltzarra arbolaren gerizpean jarri zen abian eta horren harira egin da egitasmo hauxe. Bakartxo Tejeriak nabarmendu zuenez «erakunde honek euskaldunen aldeko akordioak eta legeak berriztatu izan ditu 40 urte luze hauetan arbolaren azpian batuta».
Hala, sinbolismoz beteriko ekitaldia izan zen. Legebiltzarra XI. legegintzaldian dago egun eta landatu duten kimua hamaika urteko haritz gaztea da, zuztarretatik eta iraganetik euskaldunei datorkien eta gerora etorriko diren loturak irudikatu eta adierazten dituena.
Ekitaldia amaitu baino lehen Otaduik kimuaren benetakotasuna ziurtatzen zuen agiria eskaini zion Tejeriari. Gainera, haritzaren aldamenean plaka nabarmen bat jarri zuten, Gernikako arbolaren inguruko testu bat barnebiltzen zuena.
Era berean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak haritz honen leinua euskal askatasunaren eta eskubide historikoen sinboloa dela gaineratu zuen. Hemendik aurrera Legebiltzarrak bi sinbolo nabarmen izango ditu: batetik, Gernikatik ekarritako haritz berri hauxe, eta, bestetik, Nestor Basterretxea euskal artistaren 'Izaro' obra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.