Gernikako Arbola Maratoi Solidarioa ospatuko dute abenduaren 30ean
KIROLAK ·
Ekintza solidario ezberdinentzako dirua batzea du xedeSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
KIROLAK ·
Ekintza solidario ezberdinentzako dirua batzea du xedeUNAI SARRIUGARTE
Domingo, 22 de diciembre 2019, 22:38
Gernikako Arbola Maratoi Solidarioa ospatuko dute abenduaren 30ean. Ostegunean, abenduak 19, aurkeztu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietako Ana Otadui lehendakariak udalerri honetan. Otaduirekin batera Javi Conde eta Jon Salvador atletak eta Begoña Beristan korrikalari eta kazetaria ere egon ziren. Bertan lehiaketaren nondik-norakoak eman zituzten ezagutzera.
Gernikako Arbola Zaharraren ongizate maratoia Batzar Etxeko barrutian hasi eta Europako Parkeko sarreraren aldamenetik igaroko da. Javi Condek, Begoña Beristain korrikalari eta kazetariarekin batera ekimen solidario honetan esku hartuko du abenduaren 30ean.
Proba hauxe homologatua dago eta Bizkaiko Federazioko epaileek kudeatzen dute. Kirolaren bitartez maratoi honek ekintza solidario ezberdinentzako dirua batzea du xede. Aurten batuko den dirua hainbat erakunderentzat joango da bideratuta. Hala nola, Aunar Taper Solidarioa, Stop San Filipo, Kirol Egokituaren Euskal Federazioa, Saharako Errefuxiatuen Kanpamendua, Basauriko Atletismo Egokituaren Kluba eta Jesusen Mirabeak.
Javi Conde Maratoi Solidarioaren elkarteak antolatutako egitasmoak 170 metroko zirkuitu bat izango du. Guztira 85 metroko 514 joan-etorri burutu beharko dituzte lasterkariek. Aipatu bezala hauxe goizeko 9etan hasiko da, abenduaren 30ean. Elkarte solidario honek azken urteotan hainbat ongizate lasterketa burutu izan ditu: Gaztelugatxeko San Joanen, Bizkaiko Zubiko igarobidean edota Karrantzako Pozalaguako kobazuloan, esaterako.
Javi Conde atleta bilbotarrak bederatzi domina eskuratu zituen 1992ko eta 2004ko Udako Joko Paralinpikoetan. Egun Javi Conde Atletismo Kluba kudeatzen du, adimen-urritasuna duten kirolarientzako bideratutako elkartea. Talde honek aurten Espainiako txapelketa irabazi du eta guztira 27 domina irabazi dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.