Borrar
German Guardia Jaen Panamak Anberesen zuen kontsul ohia omendu du Eusko Jaurlaritzak

German Guardia Jaen Panamak Anberesen zuen kontsul ohia omendu du Eusko Jaurlaritzak

Guardiak Agirre lehendakari ohia Estatu Batuetara erbesteratzen lagundu zuen

unai sarriugarte

Viernes, 31 de mayo 2019, 22:11

German Guardia Jaen Panamak Anberesen zuen kontsul ohia omendu du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, Guardiak Espainiako Gerra Zibila amaiturik, eta II. Mundu Gerra hasten ari zenean Agirre lehendakari ohia Estatu Batuetara erbesteratzen lagundu zuen.

Pasa den ostegunean, maiatzak 30, Euskal Selekzioak Panamako selekzioaren aurka jokatutako norgehiagoka zela bide, Eusko Jaurlaritzak Guardia Jaén familiaren omenaldia antolatu zuen. Panamako hiriburuan burututako ekitaldiak, hark lehendakari ohiaren alde eskainitako konpromisoa eskertzea eta Euskadiko historiako pasarte hori gogora ekartzea izan zuen helburu.

Bertan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria egon ziren. Hitzordu horretara, Laurentino Guardia Jaén bertaratu zen, kontsularen semea, eta emaztea eta alaba izan zituen lagun. Zupiriak hainbat opari eman zizkion Guardia Jaén familiari, Iñigo Urkullu Lehendakariaren izenean, eta aitortza hitzak izan zituen hildako kontsularen alde.

Panamako kontsul ohiaren omenaldia Casa Urrutian burutu zen, Panamako hiriburuko euskal familia batek gobernatutako jatetxe ezagun batean. Bertan Euskadiko Futbol Federakundeko zenbait kidek hartu zuten parte. Federakundeak Euskal Selekzioaren elastikoa oparitu zion familiari. Omenaldiaren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzari esker, Guardia Jaén familiak Euskal Selekzioaren eta Panamaren arteko partida agintarien palkotik ikuskatzeko aukera izan zuten.

Bingen Zupiriak aitortu zuenez: «garrantzitsua da gure iragana gogoratzea Euskadiren oraina eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko«. Sailburuak esan zuenez Eusko Jaurlaritzak zor bat zuen Guardia Jaen familiarekin.

German Guardia Jaenek Panamaren kontsul lana burutu zuen Anberesen (Belgika). Aipatu dugunez, Jaenek Gerra Zibilaren ondoren eta II. Mundu Gerra hasten ari zenean, Jose Antonio Agirre Lehendakari ohia Amerikako Estatu Batuetara erbesteratzen lagundu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo German Guardia Jaen Panamak Anberesen zuen kontsul ohia omendu du Eusko Jaurlaritzak