Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Fotolia
Geoparkearen aurtengo bisita gidatuen denboraldiak ondare kulturala indartzea izango du helburu

Geoparkearen aurtengo bisita gidatuen denboraldiak ondare kulturala indartzea izango du helburu

zurekin

Martes, 30 de marzo 2021, 22:06

Euskal Kostaldeko Geoparkearen 2021eko bisita gidatuen denboraldiak ondare kulturala indartzea izango du helburu. Urteko egutegia Aste Santuan hasi eta urte amaiera arte luzatuko da, eta 15 bisita gidatu desberdin izango dira aukeran Geoparkea ezagutzeko (Deba-Mutriku-Zumaia), oinez edota itsasontziz.

Guztira, 1.200 bisita egingo dira, eta osasun krisi egoera kontuan hartuta, irteera guztiak covid-19 protokoloetara egokitu dira beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatzeko.

Denboraldiaren aurkezpena ostiral honetan egin da, Zumaian, eta han izan dira Gilen Garcia, Iñaki Ostolaza eta Joseba Palenzuela Debako, Mutrikuko eta Zumaiako alkateak, hurrenez hurren, Alex Oliden Zumaiako Turismoko zinegotzia, Leire Barriuso Geoparkeko kudeatzailea eta Cristina Iturriagagoitia Gipuzkoa Turismoa erakundeko Turismo Bulegoko zuzendaria.

Horrela, nabarmendu dutenez, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako bisita kulturalak indartzea da aurtengo Geoparkearen erronka: 'Gotikoaren altxorra', Deban; Arrietakua jauregia eta 'Mutrikumarinela', Mutrikun; eta 'Euskararen enigma' eta 'Flyscheko olagarroa', Zumaian.

Ostiral honetatik aurrera eta Aste Santuko oporren atarian, Geoparkeak bisita gidatuak eskainiko ditu ia egunero. Urteko egutegia datozen hamar hilabeteetan luzatuko da, abenduaren 30era bitartean. Aurtengo helburua bisita kulturalak indartzea bada ere, ohiko bisita gidatuak ere eskainikoditu Geoparkeak: itsas ibilaldiak, barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilbideak edo familian egiteko proposamenak.

Bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira, eta eskaera handiagoa den irteeretan audio gidak daude eskuragarri ingelesez, frantsesez eta alemanez ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Geoparkearen aurtengo bisita gidatuen denboraldiak ondare kulturala indartzea izango du helburu