Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sábado, 16 de diciembre 2023, 00:48
Bernardo Atxagak aurkezpen gutxi behar du irakurleentzat, ibilbide luze eta sariduna baitu. Obra honetara hurbiltzen denak topatuko ditu egilearen gai kuttunak, hala nola, heriotza, maitasuna edo beldurra, izenburutik bertatik iragarrita, modu triste nahiz umoretsuan.
Atxagak adierazi du aspaldi buruan zebilkion egitasmoa gauzatu duela liburu berrian literatur genero desberdinak uztartuz, etiketak jartzeari ihesi nahian. Izan ere, bost ataletan banatzen da obra hau, prosa ('Paradisua utzi behar', 'Pierrek dioena entzuten dut'), kontu autobiografikoak ('Tour bat Frantzian barrena', 'Euskal Literatura zaharrari buruzko hitzaldia Martuteneko kartzelan') eta poesia ('Despedidako poemak') jorratzen dituena.
Euskal tradizioari eginiko keinuak ahaztu gabe, forma narratiboak eta poetikoak era natural eta bikainean azaleratzen ditu. Hasierako tonu melankolikotik komikoagora igarotzen da, esaterako, Martuteneko espetxean eman zuen hitzaldiari buruzko pasartean bi ikuspegi kontrajartzen direnean. Batetik, sortzailearena, non ironiaren erabilera antzematen dugun idazleak entzuleen arreta bereganatzeagatik 'pairatzen' dituen estualdiak irakurtzean -eta hor topikoa eta gogoeta literatura-sorkuntza eta harreraz, hau da, ze irakurgai, prosa ala poesia, izango den egokiena publiko horrentzat-. Bestetik, presoen errealitatea, prosaikoagoa (hitzaldian interesa izatearen plantak egin baina dirua besterik nahi ez duen presoa, bakarrik egoteko parada bilatzen duen bikotea, ustezko salataria izateagatik isolaturik dagoena…).
Zenbait mementutan artefaktu jostagarri bat plazaratu ote duen galdetzen diogu geure buruari, divertimento antzera. Dena dela, Atxagak heldutasunaren beste obra bat aurkezten digulakoan nago, zeinetan, umoreaz lagundurik, gaien unibertsaltasuna eta kontagintzaren teknikak ongi menderatzen dituela erakusten duen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.