Unai Sarriugarte
Jueves, 11 de mayo 2023, 12:09
'Gelditasuna ekaitzean' filma estreinatuko dute ostiral honetan, maiatzak 12. Hauxe Euskal Herriko nahiz Estatuko hainbat lekutan egongo da ikusgai. Alberto Gastesi zuzendari euskaldunaren lehen filmak nazioarteko oihartzuna ere izango du, ekainaren 9tik 18ra Errumaniako Cluj-Napoca hirian egingo den Transilvaniako Nazioarteko Zinemaldiaren 22. edizioaren baitan proiektatuko dutelarik.
Publicidad
Zuri-beltzeko kontakizuna dugu hauxe, Lara (Loreto Mauleón) eta Daniel (Iñigo Gastesi) bikotearen nondik norakoak ezagutaraziz. Hauexek ekaitz egun batean ezagutu zuten elkar eta ezer gutxi mantentzen dute pasio hartatik, kontaktua galdu baitzuten. Urte asko igaro dira garai horietatik, elkar ezagutu zutenean gazteak eta grinatsuak ziren, eta etorkizunak abagunez beteriko herrialde urrun bat ematen zuen.
Baina, oraingo honetan, beren bideek berriro egingo dute topo. Lara Paristik Donostiara itzuli da Telmorekin, bere bikotekidearekin, Gipuzkoako hiriburuan finkatzeko asmoz. Daniel, berriz, ez da sekula hiritik atera, eta orain bere andregaiarekin bizi da, Verarekin, amaren higiezin-agentzian egiten duelarik lan.
Lara eta Daniel salgai dagoen etxebizitza baten bisitaldian gurutzatuko dira. Dena den, agian ez da elkarrekin egoten diren lehendabiziko aldia izango. Iraganaren eta orainaren artean, filmak beste garai batean beste bide batzuk hartzeko aukera izan zuten bi pertsonaren maitasun-istorioa aurkezten die ikus-entzuleei.
Pasa den urteko apirilaren 4an hasi zituzten Donostian filmatze lanak eta hilabete bat eman zuten filmaren lehen zatia izango zena grabatzen, iraganekoari deritzona. Era berean, orainaldiko pasartea iazko ekainean burutu zuten.
Publicidad
Loreto Mauleon eta Iñigo Gastesiz gain, Aitor Beltranek eta Vera Milanek osatu dute aktore-taldea. Alberto Gastesi zuzendariaren lehendabiziko film luzea da, Alex Merinoren laguntzarekin ondu duena, gidoiaren idazlea dena. Jaione Daubagna, aldiz, zuzendari-laguntzailea dugu, eta Loinaz Jauregui izan dute produktore.
Bestalde, Itziar Otxoa arduratu da ekoizpen-zuzendaritzaz eta Alejandra Arrospide ibili da zuzendaritza-artistikoan. Horrez gain, Andrea Saenz egon da soinuaren gidaritzapean, Kizkitza Retegui makillajearen eta Olga Cruz ile-apaindegiaren atzean izan delarik. Vidania Films ekoiztetxearen obrak Eusko Jaurlaritzaren elkarlana jaso du.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.