Borrar
'Harrizko gaitz hau' liburuaren azala.
Geldi eta isil

Geldi eta isil

Paloma Rodriguez-Miñambres

Lunes, 2 de enero 2023, 00:12

Abenduan, Durangoko azoka dela eta, metatzen zaizkigu argitalpen berriak. Horietatik Felipe Juaristiren azken poesia-liburua ekarri dut 2022ko azken erreseina honetara, izan ere, urtea hasi genuen poesiarekin eta holaxe amaituko dugu.

Zaratara hain ohiturik gaude gizarte honetan ezen isiltasunari arrotz irizten diogun. Juaristik, aitzitik, ikasi du isiltasuna estimatzen eta haratago behatzeko gaitasuna erakusten du. Izaera geldi eta isila dute olerkiek, bi elementu horiek, gelditasuna eta isiltasuna, ezinbestekotzat suertatzen baitzaizkio aurrera segitzeko.

61 poema aukeratu ditu. Laburrak, adierazpidearen trinkotasuna eskaintzen dutenak, laburtasun horretan aforismoaren kutsuak igarriz. Amaren heriotza eragile nagusia izanik, poetari mina dabilkio oso barruan, gogoan oso («Mina zauri denean/ ez dago eskurik/ halako amildegira/ tentalditik urruntzeko,/ ezta hainbat gorputz ere/ hondamendi hori estaltzeko», 22 or.). Alabaina, Juaristi gotortu egiten da hitzetan eta babesa -kontsolamendua edo sosegua ote- kausitzen doa.

'Harrizko gaitz hau'

  • Felipe Juaristi Balea Zuria. 80 or. 13,50 euro

Bi ataletan ('Biluzik' eta 'Itzalezko izate hau') banaturik dago liburua, izenbururik gabeko olerkiek osatua. Gizakiak bizieran jasotzen duen minari buruz hausnarrean, oinazea, hutsunea, heriotza, bakardadea edo izua ageri dira bertsoetan. Ura ere azaltzen da modu desberdinetan -ibaia, uhinak, negarra- eta, horrekin batera, eguna-gauaren arteko kontrajarpena. Halaber, denboraren aipamenek poeta klasikoak ekartzen dizkigute gomutara, esaterako, idazle estoikoen arrastoak igar daitezke; tonu ezkorretatik urrunduta, onarpenetik idazten du Juaristik edertasunaren bilaketan etsi gabe.

Hizkerari dagokionez, orrazketa handia egin du zehaztasuna eta argitasuna erdiesteko. Izan ere, existentziaren muina agerian utzi nahi izan du poemetan, benetan axola den guztiari neurria hartzen ahaleginduz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Geldi eta isil