Paloma Rodríguez-Miñambres
Miércoles, 9 de febrero 2022
Sariek publizitate handia ematen dute, zalantzarik gabe, eta, horri gehitzen badiogu idazle saridunaren gaztetasuna, binomio nahiko arrakastatsua izan daiteke. Ildo horretatik, eskuartean dugun aleak betetzen ditu bi baldintza horiek, Leire Vargasen lehen poema liburuak 2021eko Irun Hiria Kutxa Literatura Saria lortu baitzuen.
Publicidad
Gaztetasunaren distira islatzen da hiru ataletan ('Zuloak', 'Ateak' eta 'Zubiak') egituratzen den poemategi honetan, identitatearen bilaketa eta etorkizunarekiko intuizioa ardatz direlarik. Hau da, gaztetasunaren ajeak deskribatzen eta definitzen ahalegintzen da poeta: maitasuna, existentziaren ezinegona eta konplexutasuna, bizi-erabaki onak hartu ote dituen galdetzea. Ongi adierazten du helduaroan sartzeak sorrarazten duen bertigoa, horren atezuan egotea, zeren heldu izateak haurtzaroaren eta nerabezaroaren uste eta ideia tolesgabeak atzean uztea baitakar eta dilemen mundu oparo bat onartzea. Heldu izatea ez da pentsatzen zuen bezain erraza.
Leire Vargas. Elkar. 76 orr. 13 euro
Beste ezaugarri bat antzematen dugu poema hauetan, Leire Vargasen irakurle formakuntza eta zaletasuna, alegia. Idazleak ereduak jasotzeko eta ahots propioa eratzeko behar du irakurle izan eta olerki hauetan modu inplizitu zein esplizituan aurkitzen dira horien aztarnak. Pessoaren heteronimo baten bertsoa da liburuaren tituluaren jatorria. Halaber, era garden batean aitortzen dizkigu erreferentzia literarioak, haiekiko mirespenak eta gidari hartu nahi izana, klasikoak eta modernoak: Sally Rooney, Ingeborg Bachmann, Szymborska, Joseba Sarrionandia, Gata Cattana, García Lorca. Eta era inplizituan: Kafka, Virginia Wolf.
Gaztea da Leire Vargas, beraz, ikusteko dago olerkigintzan jarraituko ala beste generotara jauzi egingo duen. Alabaina, espero dezagun sari honek akuilu gisa funtzionatuko duela eta bere ibilbide poetikoari eutsiko diola.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.