Borrar
Boluntarioek garbiketa lanak egiten dituzte Gaztelugatxeko kostaldean, 2019an antolatutako irteera batean. Maika Salguero
Gaztelugatxeko kostaldea garbitzeko auzolana urriaren 17an izango da azkenean

Gaztelugatxeko kostaldea garbitzeko auzolana urriaren 17an izango da azkenean

Iragarritako haize boladek, euriak eta itsasoaren egoerak ezinezkoa egin baitzuten ekimena segurtasunarekin burutzea

Zurekin

Lunes, 5 de octubre 2020, 12:41

Aurreko asteburu honetan egitekoa zen, baina, azkenean, Gaztelugatxeko kostaldean hondakinak biltzeko behar zen auzolana urriaren 17ra atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, iragarritako haize boladek, euriak eta itsasoaren egoerak ezinezkoa egin baitzuten igande honetan ekimena segurtasunarekin burutzea, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Bermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak antolatu dute Gaztelugatxe ingurua garbitzeko auzolana, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren laguntzarekin. Helburua da itsasoak inguru horretara eramandako hondakin guztiak kentzea, hala nola botilak, kutxak, plastikoak, sareak edota sokak. «Kostaldean hain berezia den Gaztelugatxeren ingurumen eta bere paisaiaren balioa zaintzen eta mantentzen lagundu nahi da», adierazi dute Bermeoko Udaletik.

2018ko uztailean ere antzeko jardunaldi bat antolatu zen eta arrakasta handia izan zuen, 30etik gora pertsonak parte hartu baitzuten. Adin guztietako boluntarioak ibili ziren orduan lanean. Aurtengoarekin, guztira sei auzolan bilkura antolatu dira jada azken sei urteetan Gaztelugatxeko ingurua garbitzeko.

Arropa eta oinetako erosoak

Aurtengo auzolanak aldaketak izango ditu aurreko edizioekin alderatuta, covid-19ak ekarritako osasun krisia dela eta. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko hamar pertsonako taldeak egingo dira, eta boluntarioak inguru osoan zehar zabalduko dira, denbora guztian segurtasun tartea mantenduz. Horrez gain, maskara nahitaezkoa izango da lanaldi osorako.

Jardueran 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du. Inguru arriskutsua da, eta, hori dela eta, adin horretatik beherako pertsonak bertaratzea ez da gomendatzen. Jarduera hasteko, antolatzaileek itsasoaren kutsadurari buruz hitz egingo dute, eta garbiketa lanak zelan egin azaldu. Aurtengo egoera berezia dela eta, ez da poltsarik ez urik banatuko. Hori dela eta, boluntarioei eskatu diete etxetik ura eramateko.

Inguruaren zailtasuna kontuan izanda, zakuetan jasotako hondakinak haitzetatik errepideraino ateratzeko giza kate bat osatuko da, eta ondoren, hondakinen edukiontzi batera eramango dira. Bertatik, Bermeoko Udalak hondakin geldoen zabortegi batera eramango ditu. Jardunaldia 14.00etan amaituko da.

Antolatzaileek gomendatu dute arropa eta oinetako erosoak (labaintzen ez dutenak eta busti daitezkeenak), ordezko arropa eta edatekoa eramatea. Materiala eta garraioa antolatzeko eta derrigorrezko asegurua egiteko, ezinbestekoa da parte hartu nahi duten boluntarioek izena ematea info@lurgaia.org posta elektronikoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gaztelugatxeko kostaldea garbitzeko auzolana urriaren 17an izango da azkenean