UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 23 de septiembre 2020, 19:07
Gaztelugatxeko inguruak garbituko dira urriaren 4an jorratuko den auzolanean. Egitasmoa Bermeoko Udalaren, Lurgaia Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanaren ondorio da. Proiektuak itsasoak paraje natural honen aldamenetara sakabanatutako hondakinak biltzea du xede, hala nola, botilak, kutxak, plastikoak, sareak edota sokak.
Publicidad
Duela bi urte eskas egitasmo honen antzeko bat egin zen, eta euskal gizartearen aldeko arrakasta ikaragarria izan zuen. Izan ere, adin anitzetako herritarrak ibili ziren buru belarri lanean. Hortaz, orotara honekin batera sei izan dira azken urteotan zonalde horretan aurrera eraman izan diren garbiketa lanak.
Dena den, auzolan hau bizi dugun ezohiko egoera honen inguruko zenbait irizpidek markatuko dute. Hala, pertsona ezberdinen osasun segurtasuna bermatzeko asmoz, hamar pertsonako taldeak osatuko dituzte. Era berean, maskararekin bertaratzea eta betiere osasun segurtasun tartea bermatzea ezinbestekoak izango dira.
Bertan esku hartzeko derrigorrezkoa izango da hamasei urte beteta edukitzea, adin txikikoentzat zonalde arrikutsua baita. Bertaratu nahi duen edonori igande horretan goizeko bederatzietan Eneperi jatetxeko aparkalekuan egotea eskatzen zaio. Bertan egitasmoaren antolatzaileak esparruaren kutsaduraren inguruan mintzatuko dira, baita garbiketa lanak zelan egingo dituzten azaldu ere.
Era berean, antolatzaileek arropa eta oinetako erosoekin bertaratzea gomendatzen dute. Hala, labaintzen ez duten eta busti daitezkeen zapatilak dira egokienak. Gainera, ordezko arropa eta edatekoa eramatea gomendatzen dute, bizi dugun alarma egoera dela eta, ez baitute beste urte batzuetan emandako poltsarik banatuko. Auzonalean parte-hartu nahi dutenek ezinbesteko dute irailaren 28a baino lehen info@lurgaia.org posta elektronikoan izen-ematea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.