Iraitz Urkulo
Sábado, 7 de noviembre 2020, 01:36
Iosune de Goñi eta Leire Alonso burlatarrak dira Liberoamerika argitaletxe sortu berriaren editoreak. Proiektua abiatzeko, euskal idazle gazteei zuzendutako testu eta poema laburren deialdi bat egin zuten, eta hartara aurkeztutako lan onenekin osatu dute lehen liburua, 'Izotzetan islatuak'. Autoreen artean, badira literatura-sariak irabazitakoak, baita aurretik literatura-lanen bat bakarka argitaratutakoak ere.
Publicidad
-Zer da Liberoamérica?
-Iosune de Goñi: Liberoamérica Iberiar Penintsula eta Latinoamerikako idazle gazteen lanak argitaratu eta zabaltzea helburu duen plataforma literarioa da. Aldizkari digitalaren bidez hasi ginen hainbat herrialdetako autoreen testuak biltzen, eta ondoren Argentina, Espainia eta Euskal Herrian argitalpen-taldeak sortzen joan ziren. Gure asmoa argitaletxe handien munduan sartzeko oztopoak dituzten ahots berriei espazio bat eskaintzea da, baita sormen kolektiboa bultzatzea ere.
-Nori bururatu zitzaion euskarazko argitaletxea sortzea?
-I.G.: 2018an, Liberoaméricak lehen liburua argitaratu zuen, 'Liberoamericanas', Latinoamerikako eta Iberiar Penintsulako emakume idazleen poemak biltzen dituena. Liburuaren bigarren edizioa prestatzen ari zirenean, proiektuaren antolatzaileek galizieraz, katalanez eta euskaraz idatzitako testuak gehitzea erabaki zuten. Orduan egin zidaten euskarazko testuak aukeratu eta editatzeko proposamena, eta baietz esan nuen. Argitalpen horren ostean, Espainiako kideak banakako liburuak argitaratzen hasi ziren, eta guk euskarazko zigilua sortzea erabaki genuen: Liberoamerika.
-'Izotzetan islatuak' lehen liburua osatzeko, deialdi bat egin zenuten. Zeintzuk izan ziren oinarriak? Nolako parte-hartzea izan zuen?
- Leire Alonso: Oinarriak finean bi izan ziren: testuak euskaraz sortuak izatea eta idazleak 30 urtetik behera izatea. Luzera muga ere jarri genuen, eta zehaztu egin genuen testuek ez zutela poesia edo narratiba generoekin bat etorri behar. Uda osoan zehar egon zen deialdia irekita, eta hasieran testu gutxi batzuk iritsi ziren arren, irailean sorpresa polita hartu genuen 44 testu bildu genituela ikusita.
-Euskal idazle gazteek halako txokoa behar zuten?
-L.A.: Euskal idazle gazteek oraindik ere halako txokoak behar dituzte. Gurea proposamen bat izan da, eta gustatuko litzaiguke proiektuak aurrera jarraitzea. Baina Liberoamerikak ez du Euskal Herriko idazle gazteek behar dituzten baliabide guztiak eskaintzeko ahalmenik, eta izango da beste modu batean planteatutako ekimenak nahiago dituen idazlerik ere. Idazle gazteek aukerak behar dituzte, eta euskal literaturak eta irakurleek bultzadatxoa behar dute idazle gazteei txoko bat egiteko.
Publicidad
-Nola egin zenuten deialdira aurkeztutako testuen aukeraketa? Zer irizpide aplikatu zenituzten?
-I.G.: 44 lan horietatik 22 aukeratu genituen, batez ere kalitate literarioari erreparatuta, azken hau kontzeptu objektibo eta aldaezina ez dela ongi dakigun arren. Leirek eta biok literatura irakurri eta idazteko modu ezberdinak ditugu, eta perspektiba ezberdin horietatik lan egitea oso aberasgarria izan zen. Horrez gain, originaltasuna bila-tzen genuen, literatura idazteko molde berriak, bai genero aldetik eta baita idazkera eta gaiei dagokienez ere.
-Aukeratutako idazleetako asko ez dira guztiz ezezagunak; literatura-sariren bat irabazitakoak dira.
-L.A.: Bilduman parte hartzen duten idazleetako asko lehiaketetatik dator, herrietako gazteen-tzako literatura lehiaketetatik eta baita literatura lehiaketa sonatuagoetatik ere. Eta bada bat baino gehiago bakarkako literatura lanen bat argitaratua duena.
Publicidad
-'Izotzetan islatuak' 24 idazle gaztek sortutako testu eta poema laburren bilduma izanda, bada errepikatzen den gairik?
- I.G.: Autoreek lantzen dituzten gaiak oso anitzak dira, idazteko moduak bezala. Hori da liburuaren ezaugarririk interesgarriena. Hala ere, testuak elkarrekin josten dituen haria bilatzekotan, gorputzari eta identitateari buruzko hausnarketa azpimarratuko nuke. Hortik dator 'Izotzetan islatuak' izenburua: idazten duten ahotsek beren burua bilatzen dute ispiluetan, izotzetan, testuetan, betiere zalantzan, 'nor gara?' galderari erantzun ezberdinak emanez.
-Idazkera eta estilo aldetik, bada idazleetako asko bat datozen ezaugarririk?
-L.A.: Irudietara jotzeko joera aipatuko nuke. Testuetako asko oso bisualak dira, edo irudi bisualak erabiltzen dituzte giroak eta irudi literarioak sortu edo azpimarratzeko. Landutako gaiaren arabera, paisaiak eta irudiak aldatuz doaz testu batetik bestera, baina askok uzten dute argazki segida buruan irakurri ahala.
Publicidad
-Zuek ere zuen ekarpena egin diozue bildumari, testu banarekin.
-I.G.: Alde batetik, 'Liberoamericanas' bildumaren ereduari jarraitu nahi genion. Diseinu aldetik ere liburuak antzekoak dira, eta bertan editoreok gure testuak idazleen testuen parean argitaratu genituen. Bestalde, argitaletxean lan egiten dugun pertsona guztiak, baita beste herrialdeetakoak ere, idazleak gara editoreak izan aurretik. Idazleen parean egoteak haiengana hurbiltzen gaituela iruditzen zaigu, ez garelako ezberdinak. Eta berdintasun horretatik lan egin nahi dugu, hierarkiarik gabe.
-Hasiak zarete liburuaren gaineko iritziak jasotzen?
- L.A.: Idazle batzuek jakinarazi digute pozik hartu dutela parte proiektuan eta ilusioz hartu dutela liburua esku artean. Hori jakinda, gure helburuetako bat bete dela esan dezakegu. Irailaren 25ean egindako aurkezpenean publikoaren erantzuna oso ona izan zen, eta liburu saltzaileren batek esan digu harrera ona izaten ari dela bilduma.
Publicidad
-Eta aurrerantzean, zer? Baduzue beste proiekturik buruan?
- I.G.: Momentuz 'Izotzetan islatuak' Euskal Herriko txoko guztietara eraman nahi dugu, aurkezpenak eta bestelako ekitaldiak antolatuz. Dena ongi badoa, banakako liburuak argitaratzea gustatuko litzaiguke. Eta, nola ez, sarea ehuntzen jarrai-tzea, gazteok idatzitako literaturari irakurria izateko aukera emanez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.