Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 1 de enero 2021, 20:33
Egia da 2020a ez dela urterik onena izan kontzertuez gozatzeko. Ez zuzenean, behintzat. Baina egia da pantaila eta bozgorailuen aurreko kontzertuak ugaritu egin direla. Gauzak horrela, eta musikaz gozatzen jarraitzeko helburuarekin, larunbat honetan, 21.00ak aldera, 'Gaztea Gaua' ikuskizuna eskainiko da. Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko '30 30 30 kontzertu-esperientziak' ekimena abian jarri du EITB taldeko irratiak. Hala, hilabete bakoitzaren 30. egunean kontzertu oso bereziak ospatu ditu 30 lagunentzat. Pandemiak baldintzatuta urria eta azaroko emanaldiak publikorik gabekoak izan ziren; abenduan, ostera, Zetak taldeak emandako kontzertura 30 pertsona nafarrek joateko aukera izan dute. Larunbatean, kontzertu horietako unerik onenak bilduko dira «Gaztea Oholtzan» berezian.
Saio horretan Nøgen, Gatibu eta Zetak taldeak eskainitako kontzertuen unerik onenak eta abestirik ezagunenak jaso dira. Halaber, aurten osptau diren Gaztea Sariak ekitaldiak emandako unerik gogoangarrienak ekarriko ditu saioak. Besteak beste, Jon Maia bertsolariaren bakarrizketa eta Zea Mays eta Olatz Salvadorrek eskainitako abestiak entzungo dira.
Gau bereziarekin jarraituz, 22.00ak aldera, 'Hertzainak. Inun baino alaiago izanen da' izeneko kontzertua izango da entzungai «Oholtzan» saioaren baitan. Bilboko Euskalduna Jauregian rock taldearen omenez egindako ekitaldian taldearen betiko abestiak izango dira protagonista.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.