Bi liburuen azalak.

Gazte literaturako bi lan aurkeztuko ditu Elkarrek gaur

John Anduezaren 'Luaren itzala' eta Karlos Aretxabaletaren 'Sex-sua' izango dira aurkeztuko dituen lanak

Paul Picado

Miércoles, 28 de septiembre 2022

Gazte literaturako bi lan aurkeztuko ditu Elkar Argitaletxeak ostegun honetan, irailaren 29an. Zehazki, John Anduezaren 'Luaren itzala' eta Karlos Aretxabaletaren 'Sex-sua' dira argitaletxeak irailean bertan kaleratu eta Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan aurkeztuko dituenak. Saioa 11.00etan izango da.

Publicidad

John Anduezaren 'Luaren itzala', berez, 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Gazteen inguruko istorioa kontatzen da liburuan eta aurre egin behar izan genion pandemiarekin lotuta dago nolabait. Izan ere, kasu honetan, izurrite bat egon da, eta horren ondorioz zenbait debeku ezarri dituzte, horien artean, jairik ez egitea.

Herriko gazteentzat bidegabekeria da, eta debeku horri aurre egiteko, gaupasa klandestinoa antolatzen dute herrian hutsik dagoen eraikin batean. Hala ere, jaia ez da ondo aterako, norbaitek adiskide bat hiltzen duelako, eta horrek, besteak beste, salaketa anonimoak eta mendekuak ekartzen dituelako.

Bestalde, Karlos Aretxabaletaren ('Txapel') 'Sex-sua' lana 12 urtetik gorakoei ere zuzenduta dago. Sexua eta erotismoa nagusi dira lan horretan, betiere gazteen adinari egokituta. Ez da izan horrelako gaien inguruan idazten duen lehen lana. Iaz, esaterako, Kaixo Maitia webguneak antolatu zuen kontakizun erotikoen lehiaketa irabazi zuen.

Horren ostean, aurretik idatzita zituen zenbait kontakizun erotiko bildu, eta 'Larru bero' izeneko liburuan plazaratu zituen. Bestalde, kontakizun erotikoen lehiaketan irabazita 1.000 euroko sariarekin podcast-etan grabatuta entzungai jarri ditu bere kontakizunetako batzuk.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad