Fotolia

Gazia izan ezik, zapore guztiak hautematen dituen dastamen-zelula bat aurkitu dute

Buffaloko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek egin du aurkikuntza

Paul Picado

Martes, 18 de agosto 2020, 23:32

Gazia izan ezik, zapore guztiak hautematen dituen dastamen-zelula bat aurkitu du Estatu Batuetako Buffaloko Unibertsitateko ikerketa-talde batek. Diotenez, ohiko dastamen-zelulez gain, lan anitzeko dastamen-zelulak ere badaude ahoan. Normalean, zapore bat bakarrik hautematen dute, baina oraingoan, zapore garratzak, gozoak, mingotsak eta umamiak hautematen dituzten zelulak aurkitu dituzte.

Publicidad

Dastamen-papilek hiru motatako dastamen-zelulak erabiltzen dituzte, hala nola I motatako zelulak (laguntzaile gisa aritzen direnak), II. motatakoak (zapore mingotsak, gozoak eta umamiak detektatzen dituztenak) eta III. motatakoak (zapora garratzak eta gaziak detektatzen dituztenak).

Dastamen-zelulek zaporeak nola detektatu eta adierazten duten hobeto ulertzeko, animaliek dastamenaren informazioa burmuinera igortzeko erabiltzen dituzten seinaleak ikertzeko diseinatutako sagu bat erabili zuten. Horrela, III. motatako zelulen azpimultzo batek, gazia izan ezik beste zapore guztiak adierazten zituela konturatu ziren.

Ikertzaileen ustez, zapore gehien hautematen dituzten zelulek geuk dastatzen dugun gaitasunean nabarmen laguntzen dute. Izan ere, dastamen-papilak funtsezkoak diren biziraupenerako, elikagai bat mantenugai-iturri ona den, ala pozoia izan daitekeen erabakitzen laguntzen dute.

Inork ez ditu identifikatu orain arte zelula hauek, eta dastamenaren informazioa burmuinera nola igortzen den jakiteko ikuspegi zabalagoa ematen du. Bestalde, dastamen-papilak gaur egun uste genuena baino konplexuagoak direla ondorioztatzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad