Iñigo Astizen bigarren poema liburua da 'Analfabetoa' izenburuarekin argitaratu den idazlan hau. Poemak hiru zatitan sailkatuta agertzen dira liburu honetan: sarrera moduan interpretatu daitezkeen bi poema, lehenengo atalean; liburuaren gorputza dirudiena, bigarrenean; eta testu luze bat, liburuari bukaera emateko. Testu horietan islatzen diren planteamenduek bi oinarri argi dituzte. Lehenengo eta behin, objektuei ematen zaien garrantzia azpimarratu behar da, objektuok beren singulartasunetik kontuan hartzen direlarik. Alde honetatik begiratuta, ematen du Astizek uko egin nahi diola abstrakzioaren tentazioari, eta horren ordez, objektu zehatzek osatzen duten munduan jartzen du arreta. Objektu zehatz horiek historia dute, eta hain zuzen ere, horixe da objektuok gizakiekin duten lotura eraikitzeko erabiltzen dena, edozein gauzaren atzean gizakia topatzen baitugu, eta objektuen bidez gizakien historia ere azaldu daiteke, askotan lanez eta sufrimenduz beteriko historia delarik. Objektuak, beraz, erdigunean jarrita daude, baina beti ere gizatasunaren erakusgarriak diren aldetik.
Publicidad
Eta poesia honen bigarren oinarria objektuen izaera honen ondorioan topatu dezakegu. Objektu zehatzek gizakien bizitzaren berri ematen dutenez gero, gauzen zehaztasun hori nolabait transzendituta geratzen da, bizitzak haien bidez hitz egiten baitu. Hizkuntza berezi hori ulertzea da garrantzitsua. Izan ere, idealismo poetikoaren planteamenduari buelta ematen zaio poesia honetan, eta idealismoan beste errealitate baten berri emateko balio zuen jokaera berbera erabiltzen da hemen gizatasunean sakontzeko. Kontua da, askotan, objektuek erabiltzen duten hizkuntza hori ulertezina geratzen dela eta historia ahanzturan amildu daiteke. Honelako planteamendua erakusten duen poesiari dagokion bezala, idazkera poetiko estandarretik aldentzen saiatzen da idazlea, poesia gogora ekar lezaketen hitzak-eta baztertuz.
Egilea: Iñigo Astiz
Argitaletxea: Susa. Zarautz, 2019. 88 orr. 13,50 euro
Aipamen berezia merezi du azken ataleko testu luzeak: bertan ia edozein baliabide poetiko bazterrean utzita, bizitzaren aurreko jarrera izan nahi duen aldarrikapen moduko testu batekin egiten dugu topo, eta nire ustez honek liburuaren tonua apurtzen du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.