UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 16 de septiembre 2020, 11:36
Gaur izango da Bilbon Munduko Sokatira Txapelketaren aurkezpena. Egitasmoa goizeko hamaiketan ospatuko da Bizkaiko hiriburuan kokatuta dagoen Euskal Museoan. Bertan datorren urtean Getxon egingo den lehiaketaren nondik-norakoak eta irudi korporatiboa aurkeztuko dituzte.
Publicidad
Ekimenean hainbat pertsonai publikok esku hartuko dute, hala nola, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak; Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak; Amaia Agirre Getxoko alkateak edota Galder Gobantes Basque Country erakundeak Munduko Sokatira Txapelketan duen ordezkariak.
Aurten jokatzeakoa zen Munduko Sokatira Txapelketa. Baina, koronabirusaren alarma egoeraren harira, datorren urtera atzeratzea erabaki zuen apiril amaieran lehiaketaren antolakuntzaz arduratzen den batzordeak. Hortaz, aurtengo irailean jokatu beharrean datorren urteko irailean ospatuko da lehiaketa.
2021eko irailaren 15etik 19ra ospatuko da. Faduran jokatuko den txapelketara 1.500 kirolari inguru bertaratzea espero dute. Bertan taldekako txapelketa eta selekzio ezberdinen arteko mundiala jorratuko dira. Era berean, lehiaketa ofizialaz gain, jende ororentzat zenbait jarduera egingo dituzte, publiko guztiarentzat gozagarri izan daitezen.
Nazioartean horrelako ohiartzuna duen txapelketa bat Euskal Herrian ospatzeak, euskal kulturan sokatirak azken hamarkadetan izan duen garrantzitasuna mahaigaineratzeko balioko du, baita kirol honek eskatzen duen prestakuntza espezifikoa eta sustatzen eta pizten dituen taldelan balioak aditzera emateko ere.
Publicidad
Abuztutik pasa den astera bitarte ospatu da Euskadiko Sokatira Txapelketa. Bertan bost modalitate jokatu dira, hala nola, 680, 640, 600, 580 (mistoa) eta 560 kilokoak izan direnak. Pasa den larunbatean 560 kiloko finala ospatu zen eta bertan Goiherri taldea izan zen garaile.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.