Borrar
Faduran jokatuko den txapelketara 1.500 kirolari inguru bertaratzea espero dute Getxo.eus
Gaur izango da Bilbon Munduko Sokatira Txapelketaren aurkezpena

Gaur izango da Bilbon Munduko Sokatira Txapelketaren aurkezpena

Bertan datorren urtean Getxon egingo den lehiaketaren nondik-norakoak eta irudi korporatiboa aurkeztuko dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 16 de septiembre 2020, 11:36

Gaur izango da Bilbon Munduko Sokatira Txapelketaren aurkezpena. Egitasmoa goizeko hamaiketan ospatuko da Bizkaiko hiriburuan kokatuta dagoen Euskal Museoan. Bertan datorren urtean Getxon egingo den lehiaketaren nondik-norakoak eta irudi korporatiboa aurkeztuko dituzte.

Ekimenean hainbat pertsonai publikok esku hartuko dute, hala nola, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak; Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak; Amaia Agirre Getxoko alkateak edota Galder Gobantes Basque Country erakundeak Munduko Sokatira Txapelketan duen ordezkariak.

Aurten jokatzeakoa zen Munduko Sokatira Txapelketa. Baina, koronabirusaren alarma egoeraren harira, datorren urtera atzeratzea erabaki zuen apiril amaieran lehiaketaren antolakuntzaz arduratzen den batzordeak. Hortaz, aurtengo irailean jokatu beharrean datorren urteko irailean ospatuko da lehiaketa.

2021eko irailaren 15etik 19ra ospatuko da. Faduran jokatuko den txapelketara 1.500 kirolari inguru bertaratzea espero dute. Bertan taldekako txapelketa eta selekzio ezberdinen arteko mundiala jorratuko dira. Era berean, lehiaketa ofizialaz gain, jende ororentzat zenbait jarduera egingo dituzte, publiko guztiarentzat gozagarri izan daitezen.

Nazioartean horrelako ohiartzuna duen txapelketa bat Euskal Herrian ospatzeak, euskal kulturan sokatirak azken hamarkadetan izan duen garrantzitasuna mahaigaineratzeko balioko du, baita kirol honek eskatzen duen prestakuntza espezifikoa eta sustatzen eta pizten dituen taldelan balioak aditzera emateko ere.

Abuztutik pasa den astera bitarte ospatu da Euskadiko Sokatira Txapelketa. Bertan bost modalitate jokatu dira, hala nola, 680, 640, 600, 580 (mistoa) eta 560 kilokoak izan direnak. Pasa den larunbatean 560 kiloko finala ospatu zen eta bertan Goiherri taldea izan zen garaile.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gaur izango da Bilbon Munduko Sokatira Txapelketaren aurkezpena