Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 8 de marzo 2022, 23:23
Gaur abiaraziko da Reggae Astea Gasteizen. Martxoaren 12ra bitarte luzatuko da Orbain Kultur Elkarteak Zuretzako Mezua Kolektiboarekin Arabako hiriburuan atontzen duen egitasmoa. Hala, egunotan dokumental baten estreinaldia, pintxadak eta Kultura Reggae Band taldearen musika emanaldiaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.
Gaurtik larunbatera, lau egunez, Jamaikako kulturan eta musikan murgildu ahal izango dira ikus-entzuleak da Navarro Villoslada kaleko 8. zenbakiko lokalean antolatuko diren ekimenei esker. Lehen hitzordua gaur bertan izango da arratsaldeko zazpietan abiatuta, 1968an sortutako Trojan Records zigiluaren historiari buruzko «Rudeboy: The Story of Trojan Records» dokumentalaren proiekzioaren bitartez. Obra honek Jamaikako eta Erresuma Batuko kulturen arteko maitasunaren istorioa ematen du ezagutzera.
Ostegunean, berriz, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera Dok Txorru Slktr selektoreak, Punky Reggae Party arimari eutsiz, diskoak eta hitzak protagonista izango dituen pintxarlatada emango du ezagutzera. Era berean, ostiralean ordu berberean Zuretzako Mezua erakundeko hainbat selektoreek atzoko eta gaurko jamaikar doinu dantzagarrienak jarriko dituzte, publikoaren gozagarri izan daitezen, baita punk musika entzuteko aukera izan ere.
Azkenik, Reggae Astea larunbatean amaituko da, 19:00etatik aurrera, Kultura Reggae Band taldearen kontzertuaren bitartez. Dav Kingston artista bolikostarra buru duen reggae talde arabarrak 2021ean kaleratu zituen bere lehen kanta propioak. Izan ere, hainbat urte luzetan Bob Marley edo Alpha Blondy bezalako artisten bertsioak egiten aritu da banda euskalduna. Honen ondoren, bisitariek Galaxia DJ entzuteko aukera izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.