Borrar
Ikasle bat aurreko edizio batean parte hartzen.
«Gaubela literarioa oso abentura berezia da ikasleentzat»

«Gaubela literarioa oso abentura berezia da ikasleentzat»

Abusu Ikastolak gaur gauean antolatzen duen irakurketa sustatzeko ekimen hau dela eta, Haur eta Lehen Hezkuntzako ia ikasle guztiek bertan lo egingo dute eta antzerkiaz, ipuin kontaketez eta, batez ere, irakurketaz gozatuko dute

Jueves, 18 de abril 2024, 00:51

Egun gutxi falta dira apirilaren 23an, asteartea, ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguna iristeko, eta urtero bezala, ospakizun honen inguruan mota guztietako ekimenak antolatuko dira. Horietako bat ostegun honetan egingo du Abusu Ikastolak, bertako ikasle eta irakasleek gaubela literarioa ospatuko baitute, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ia ikasle guztiak ikastolan geratuko dira lo egitera, elkarrekin afaltzeko, hainbat jardueraz gozatzeko eta, batez ere, irakurzaletasuna sustatzeko.

Zaloa Aldatz Bilboko ikastola honetako gerenteak adierazi duenez, «ekimen hau egiten dugun hirugarren aldia da. Leioako Betiko Ikastolakoak aitzindariak izan ziren, eta gu, ezagutzen ditugunez, duela hiruzpalau urte hasi ginen gurean jartzen, gure hizkuntza proiektuaren barruan irakurketa sustatzeko ekintza gisa».

Parte hartzea boluntarioa da, hainbat irakaslek eta langilek parte hartuko dute eta ekimenari ongietorria emateko ekitaldia 19.30ean izango da. Jarraian, afaldu eta literatur gaiekin lotutako jarduerak burutuko dituzte (antzerkia, ipuin kontaketa...), eta, horren ostean, etxetik ekarritako liburua irakurtzeko aukera emango zaie ikasleei, gero denok elkarrekin lo egiteko euren esteretan. «Oso abentura berezia da ikasleentzat, eta horrelako esperientzia politak irakurketarekin lotzea oso onuragarria da bilatzen dugun helburua lortzeko: irakurzaletasuna bultzatzea», dio arduradunak.

Gaubela literarioa eta familia gosariaren kartelak.

Bestalde, DBHko ikasleek ere izango dute euren gaubela, baina aurten, lehen aldiz, gau ezberdin batean egingo da, maiatzaren 2koan, alegia. Bi kasuetan, dena den, gurasoek ikasleekin, irakasleekin eta gainerako langileekin gosalduko dute hurrengo goizean, esperientzia are gehiago aberasteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Gaubela literarioa oso abentura berezia da ikasleentzat»