Borrar
Urgente Trump amenaza con aplicar aranceles del 200% al vino y otras bebidas alcohólicas de la Unión Europea
Gasteizko Udal Musika Bandaren eta Ane Gebara ipuin kontalariaren emanaldia

Gasteizko Udal Musika Bandaren eta Ane Gebara ipuin kontalariaren emanaldia

'Hans Christian Andersen eta bere abenturen doinuak' taularatuko dute elkarrekin igandean, martxoaren 16an, Felix Petite antzokian

Zurekin

Jueves, 13 de marzo 2025, 11:30

Gasteizko Udal Musika Bandak eta Ane Gebara ipuin kontalariak 'Hans Christian Andersen eta bere abenturen doinuak' taularatuko dute elkarrekin igandean, martxoaren 16an, Felix Petite antzokian, Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren baitan.

Familia osoari zuzendutako ikuskizuna Hans Christian Andersen idazle daniar ospetsuaren bizitzan eta ipuinetan oinarritutako 'suite' bat da, musika eta ipuinak uztartuko ditu eta 18.00etan hasiko da.

«Andersenen haurrentzako ipuinak familiaren arreta bereganatzeko eta balioak eta irakaspenak transmititzeko diseinatuta daude. Horregatik, aukera ona da ikasgai edo irakaspen inplizitu bat zabaltzeko, irudimena eta enpatia garatzen, eta arau sozialak barneratzen lagunduz», adierazi du Iker Olazabal zuzendariak.

Horrela, 'Poxpolo saltzaile txikia' edo 'Berunezko soldadutxoa' ipuinetan oinarritutako mugimenduak eskainiko ditu, kontakizunen izaera narratiboa eta gogorarazlea harrapatzeko. Aipagarriak dira ere melodia lirikoak eta orkestrazio koloretsua, Andersenen narrazioen magia eta hunkiberatasuna irudikatzea ahalbidetuko dutenak.

Ikuskizun «deskribatzaile, hezitzaile eta diziplina anitzeko honen haria» Ane Gebara narratzaile eta aktorearen, musika bandaren eta entzuleen arteko elkarrekintza izango da. «Udal Bandak eta Ane Gebarak proiektu honekin lan bikaina egin dute. Musika esperientzia izateaz gain, familiari zuzendutako kontzertu hau aurkikuntza artistikorako eta belaunaldien arteko harremanak hobetzeko aukera bihurtzea nahi dugu», adierazi du Olazabalek.

Amaitzeko, Ane Gebarak esan du Gasteizko Udal Musika Bandarekin ipuinak kontatzea «ilusioa eta erronka» dela: «Ipuinak musikarekin kontatzeko aukera, eta talde handian, ez da egunero pasatzen. Gainera, bandak duen publiko fidelaren aurrean egotea urduri bezain pozik jartzen nau». Beraz, ziurtatu du «saio dibertigarria eta interesgarria» izango dela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gasteizko Udal Musika Bandaren eta Ane Gebara ipuin kontalariaren emanaldia