Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Ermuan duela egun batzuk ospatutako Korrika Txikia.
Gasteizko Korrika Txikia heltzear da

Gasteizko Korrika Txikia heltzear da

36 ikastetxek parte hartuko dute ostegunean, martxoaren 21ean, ospatuko den aurtengo edizioan

Jan Echevarría

Lunes, 18 de marzo 2024, 14:11

Gasteizko Korrika Txikia hastear dago. 36 ikastetxek parte hartuko dute ostegunean, martxoaren 21ean, ospatuko den aurtengo edizioan, eta, joan den asteazkeneko prentsaurrekoan jakinarazi zutenez, euskararen aldeko lasterketa berezi hau, 15.00etan hasiko da, Zabalganan, eta 16.30ak aldera amaituko da Plaza Berrian. Parte-hartzaileek hamabi kilometro inguru egingo dituzte Gasteizen zehar.

Amaitzerakoan, Olabide Ikastolako eta Judimendi Auzo Eskolako ikasleek lekukoak eramango duen mezua irakurriko dute. Bi ikastetxeak dira edizio honetako omenduak, eta lekukoa eramango dute azken kilometroetan. Horrela, Olabidek 60. urtebetetzea ospatuko du, eta Judimendik, berriz, D modeloa lehenengo aldiz izatea. Izan ere, Judimendik D eredua eskaintzen du jada 2 urteko gelan, «urtez urte igotzen joango den euskarazko eredua». Bere arduradunen arabera, gainera, «10 urtetan eskola osoa euskalduna izango da».

Plaza Berriko jaialdiari dagokionez, antolatzaileek esan dute «primeran pasako dugula berriz ere Sumendiko Zunba Herrikoiaren kideen eskutik, euskal abestiak guztiok batera dantzatzen». «Musika eta giro aparta izango dugu Gasteizko txikien egun handi honi bukaera emateko eta Baionan amaituko den igandeko Korrika nagusirako beroketa egiteko», diote.

Horiek horrela, Gasteizko gaztetxo guztiak gonbidatu nahi izan dituzte Korrika Txiki honetan murgiltzera, «euskaraz harro hitz egitera eta pausoz pauso euskararen aldeko hautua egitera». Izan ere, hori da Gasteiz euskaldun baten aldeko urratsak ematen jarraitzeko modu bakarra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gasteizko Korrika Txikia heltzear da