Borrar
Ahalegin handiarekin, entrenamenduak eta lan-arloa uztartzen hasi direla ohartu da bizkaitarra. BASQUE TEAM
Garoa Martinez zortzigarren geratu da Europako Halterofilia Txapelketan

Garoa Martinez zortzigarren geratu da Europako Halterofilia Txapelketan

Bermeotarrak gaur egun bitarteko emaitzarik onena eskuratu du: 202 kilo altxatu ditu orotara 'Guztizko Olimpikoan', baita Espainiako errekorra hautsi ere 'Bi denboratan', 112 kilorekin

Unai Sarriugarte

Miércoles, 19 de abril 2023, 09:15

Garoa Martinez zortzigarren geratu da Erevanen (Armenia) egunotan ospatutako Europako Halterofilia Txapelketan, gaur egun bitarteko emaitzarik onena lortu duelarik. Izan ere, Basque Teameko kirolariak 202 kilo altxatu ditu guztira 'Guztizko Olimpikoan' baita, Espainiako errekorra hautsi ere 'Bi denboratan', 112 kilorekin.

Urtez urteko Garoaren bilakaera ikaragarria izan da, urratsez urrats ehundu duena. Moskun (Errusia) 2021an jokatutako Europako Txapelketan, esaterako, hamalaugarren geratu zen. Harrezkero bere emaitzak are hobeagoak izan dira. 2022an Tiranan (Albania) Europako zortzigarren postua ziurtatu zuen 'Abiadan', hamalaugarren 'Bi Denboratan' eta hamargarren izan zen 'Guztizko olinpikoan', hau da, sailkapen orokorrean.

Baina, guzti hau gutxi balitz, beste aurrerapauso bat eman du bere kirol ibilbidean, egun bitarteko markak hautsiz eta zortzigarren amaituz Nuray Gungor turkiarrak irabazitako Europako Txapelketan. B multzoko lehen postua lortu du lehendabiziko txandan. Garoaren emaitzak ikaragarriak izan dira, Espainiako marka onena tarteko. Dena den, haltera bermeotarrak bigarren txandako emaitzei itxaron behar izan die txapelketako zortzigarren postua ziurtatzeko.

Kirola betidanik izan da Garoa Martinezen egunerokotasunaren parte. Bere 26 urteotan hainbat kirol praktikatu ditu bizkaitarrak, hala nola, judoa, eskubaloia edota gimnasia erritmikoa. Gasteizera iritsi zenean, aldiz, CrossFita ezagutu zuen, eta gerora, baita halterofilia ere. Bere esanetan: «janariarekin arazoak nituen, eta gimnasioan aritzen zen mutil bat ezagutu nuen. Dieta bat egin zidan, eta, horri esker, pisu dezente hartu nuen, eta horrekin konturatu nintzen kiloak mugi nitzakeela».

Ahalegin handiarekin, entrenamenduak eta lan-arloa uztartzen hasi zirela ohartu zen. Kontuak kontu, Espainiar Estatu mailan gailentzen hasi zen (Espainiako txapeldun izan delarik, eta horrek nazioarteko hitzorduetarako txartela bermatu dio.

Egunotan Ereven (Armenia) jokatutako Europako txapelketa Paris 2024ko Jokoetarako sailkapenerako baliagarriak diren zazpi lehiaketetatik bigarrena dugu. Joko Olinpikoetarako 2023ko eta 2024ko lehiaketa kontinentalak, 2022ko eta 2023ko Munduko txapelketak, 2024ko apirileko Munduko Kopa eta 2023ko Grand Prix I eta II txapelketak dira puntuagarriak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Garoa Martinez zortzigarren geratu da Europako Halterofilia Txapelketan